Garapenerako lankidetzarako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 06 / 20
Azken eguna: 2025 / 07 / 18

Deitzaile: Debako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Garapenerako lankidetzarako diru-laguntzak. 2025eko deialdia.

Alkatetzaren maiatzaren 27ko 263/2025 Dekretuaren bidez onartu zen garapenerako lankidetzarako diru-laguntzak emateko 2025eko deialdia, norgehiagoka-prozeduraren bidez.

Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da hau.

Deba, 2025eko ekainaren 3a. Jose Luis Salaberri Iñarra, idazkaria.

 

Xedea

2025erako deialdia egitea, norgehiagoka-prozeduraren, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzak, Debako Udalbatzak 2024ko martxoaren 21ean onetsi, eta 2024ko ekainaren 27an Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako oinarri arautzaileekin bat etorriz.

 

Aurrekontu zuzkidura

Deialdiari aurre egiteko aurrekontu-zuzkidura hirurogeita bat mila bederatziehun eta hogeita hamar euro eta hamaika zentimokoa da (61.930,11 €), 1.0500.481.230.00.00.2025 aurrekontu-partidaren kargura.

Zenbateko horretatik oinarri arautzaileetako 1.2 artikuluan aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari ondoko zenbateko hauek dagokie:

  • a) Kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak: 40.254,57 €
  • b) Garapenerako sentsibilizazio edo/eta hezkuntza-jarduerak finantzatzeko diru laguntzak: 1.238.60 €
  • c) Larrialdi kasuetan ekintza humanitarioak finantzatzeko diru laguntzak: 15.482,53 €
  • d) Adin txikikoen aldi baterako harrerak finantzatzeko diru laguntzak: 2.477,20 €
  • e) Herriko gazte kooperanteak: 2.477,20 €

Lerroren baterako baimendutako gastua agortuko ez balitz, geratzen den diru kopurua beste edozein lerro osatzeko erabili ahal izango litzateke.

 

Erakunde onuradunak

Deialdi honen xede diren diru-laguntzen onuradun izan ahalko dira oinarri arautzaileen 5. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten entitateak.

 

Eskaerak

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar (30) egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabideak oinarri arautzaileetan dirulaguntzen lerro bakoitzerako aurreikusitako moduan aurkeztuko dira.

Eskaera aurkezteak berarekin dakar oinarri arautzaileen eduki osorik onartzea.

 

Klausula gehigarria

Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, zuzenean aplikatuko da 2024ko ekainaren 27an Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak norgehiagoka prozedura bidez esleitzeko oinarri arautzaileetan jasotakoa.