Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 06 / 17
Azken eguna: 2025 / 09 / 30

Deitzaile: Azkoitiko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) dirulaguntzak. BDNS (Identif.): 837489.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

 

Diru-laguntzen xedea

Oinarri horien xedeetako bat da Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) jarraian aipatzen diren programak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautzea:

  • Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak.
  • Goian aipatutako herrialdeetako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko Azkoitiko herritarren interesa sortzera zuzendutako ekintzak egitea.

 

Diru-laguntzen zenbatekoa

Diru-laguntza honen xedera bideratutako diru kopurua 60.000,00 eurokoa da eta 1.4000.481.230.20.01. aurrekontu partidaren gain-kontura finantzatuko da.