Administraria eta harreragilea Bizkaian

Administraria eta harreragilea Bizkaian

Kargua: Administraria eta harreragilea Bizkaian

Deitzaile: Zehar-Errefuxiatuekin

Aurkezteko epea: 12/06/25

Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen deialdia BIZKAIAN administrari/harreragile lanpostu bat betetzeko

 

ERAKUNDEAREN DESKRIBAPENA

Zehar-Errefuxiatuekin 1996an eratutako gobernuz kanpoko erakundea da, onura publikokoa eta gizarte-interesekoa. Helburu du giza eskubideak defendatzea eta sustatzea, eta nazioarteko babesa behar duten eta/edo baztertuak izateko arriskuan dauden errefuxiatuen, lekualdatuen, aberrigabeen eta migratzaileen garapen osoa bultzatzea, prozesu operatibo hauen bidez: esku- hartzea, eragina eta parte-hartze soziala.

 

LANPOSTUAREN HELBURUA

Bulego bateko harrera-lanak egitea, bulegora etortzen diren edo harekin harremanetan jartzen diren pertsona eta/edo erabiltzaile guztiei arreta pertsonal eta telefoniko bikaina emateko, eta erakundeko gainerako langileei laguntzeko.

 

FUNTZIO NAGUSIAK
  • Informazioa eskatzen duen jendeari zuzenean arreta ematea, eta eskatutako orientazioa ere ematea.
  • Telefonoguneaz arduratzea.
  • Arreta-taldeen agenda kudeatzea.
  • Kasuen tratamendua zuzeneko arretako langileekin sistematizatzea.
  • Mantentze-lanetako gorabeherak kudeatzea bulegoan.
  • Zuzeneko arretako langileentzat interpreteak eskatzea.
  • Bertaratze-egiaztagiriak ematea erabiltzaileei eta interpreteei.
  • Posta eta gutun ziurtatuak jasotzea eta banatzea.
  • Bulegoan zer material behar diren ikustea eta hornitzaileekin harremanetan jartzea.
  • Areto-erreserbak kudeatzea beste jarduera eta erakunde batzuetarako.

 

Eskatzen diren GAITASUN profesionalak

 

Erakundean lan egiteko, oro har

  • Konpromisoa.
  • Migrazioetan eta nazioarteko babesean lan egiteko motibazio handia izatea eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen misioarekin eta balioekin bat etortzea.
  • Malgutasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

 

Lanpostu honetarako, zehazki

  • Konpromisoa.
  • Aldaketara egokitzeko gaitasuna.
  • Taldean lan egitea.
  • Plangintza eta antolaketa.
  • Harreman- eta komunikazio-gaitasuna.
  • Zereginak kudeatzeko, antolatzeko, planifikatzeko eta lehenesteko gaitasuna.
  • Elkarrizketarako, gatazkak konpontzeko eta proposamenak egiteko gaitasuna.
  • Komunikazio- eta enpatia-abileziak.
  • Talde-lanerako eta lan autonomorako prestasuna.

 

Prestakuntza
  • Erdi-mailako prestakuntza akademikoa eta/edo profesionala administrazioan, edo haren baliokidea, eta halakorik ezean, pareko esperientzia sektorean, bere lanbidea betetzean eskuratutako ezagutzei esker.
  • Hizkuntzak jakitea (euskara, arabiera, ingelesa, frantsesa, errusiera, etab.).
  • Informatika-ezagutzak izatea eta lan-tresnak zein datu-baseak erabiltzen jakitea.

 

Esperientzia
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia zuzeneko eta telefono bidezko arreta-postu batean.

 

HAUEK BALORATUKO DIRA:
  • Zehar-Errefuxiatuekin erakundearekin lan egin izana, boluntario edo langile moduan.
  • Hirugarren sektorean lan egiten esperientzia izatea.
  • %33ko edo gehiagoko desgaitasunaren ziurtagiria.
  • 2 urtetik gorako esperientzia izatea atzerritarrekin lanean.
  • Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza.

 

HAU ESKAINTZEN DA:
    • Lanaldi osoa: 35 ordu astean.
    • Aurreikusitako hasiera-data: berehala.
    • Lantokia: Bilbo.
    • Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmen kolektiboaren araberako soldata.
    • Iraupena: bi hilabete.

 

ESKAERAK AURKEZTEKO BALDINTZAK:

Interesdunek beren CVa eta motibazio-gutuna bidali beharko dituzte helbide honetara: ofertas.trabajo@zehar.eus, mezuaren azalpenean hitz hauexek jarrita: ADMINISTRAZIOA.

Oharra: ez dira kontuan hartuko eskatutako aurkezpen-formatua errespetatzen ez duten hautagaitzak. Aurkezpen-formatua gaiaren erreferentzia argi adieraztea eta eskatutako dokumentuak (CV eta motibazio-gutuna) eranstea da.

Eskaerak onartzeko epea: 2025ko ekainaren 12a, osteguna.