Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa

Hasierako data: 2025 / 06 / 2
Azken eguna: 2025 / 09 / 19

Deitzaile: Zer0,7 Elkartasun Fondoa

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Urtero legez, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Elkartasun Fondoa Zer0,7 elkarteak 2025eko proiektuen deialdia martxan jarri du, ekainaren 2tik aurrera.

Deialdian parte hartu nahi duten GKEek proiektuaren eta dokumentuen bi kopia bidali beharko dute: bata korreoz eta bestea posta elektronikoz. Proiektuak aurkezteko azken eguna 2025eko irailaren 19a, ostirala, izango da.

Prest gaituzue behar dituzuen argibide guztiak emateko. Horretarako, telefono honetara dei dezakezue: 944 98 57 32 (Ana Salterain); edo mezu bat bidali asociacionzer07@yahoo.es helbide elektronikora.


HELBURUA

Deialdi honen helburua da lan solidarioa egiteagatik ezagunak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) diru-laguntzak ematea, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Garapeneko Indizearen (GGI) arabera Afrikako 15 herrialde pobreenetan edo Amerikako 8 herrialde pobreenetan garatzen diren proiektuak gauzatzeko.

(…)

Diru laguntzen zenbatekoak proiektu motaren araberakoak izango dira eta honako zenbateko hauek izango dituzte:

3.1. Sentsibilizazio eta sentsibilizazioari lotutako prestakuntza oinarri duten proiektuak, gehienez 15.000 €

3.2. Gainerako proiektuak, gehienez 50.000 €