‘Solidarizando que es gerundio’ podcasta: solasaldia Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin

Silvia de Gregorio Etxebarria eta Ricar Fernández, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kideak.

Silvia de Gregorio Etxebarria, Generoko eta Sektorea Indartzeko arloen arduraduna, eta Ricar Fernandez, Bizkaiko ordezkaria eta Medicusmundi Bizkaiko kidea, ADECO Elkartearen podcastean izan dira, Koordinakundearen lana azaltzeko.

Euskadiko GGKEen Koordinakundea 1988an eratu zen, hamaika erakunderen eskutik, eta, gaur egun, 83 GGKEk osatzen dute. Sektorearen isla da, eta GGKEen eta gizartearen proposamenak, interesak eta balioak ordezkatzen ditu administrazio publikoen, herritarren eta beste erakunde batzuen aurrean.

2025eko maiatzaren 28an argitaratutako elkarrizketa Spotify edo YouTube plataformetan entzun dezakezue.

Eta hemen Solidarizando que es gerundio podcastaren atal guztiak entzun ditzakezue, baita podcastera harpidetu ere.

ENTRADAS RELACIONADAS

Konekta TÚ online jolasa hizpide NAIZ Irratian

Bigarren Kafea saiora gonbidatu dute Jon Mikel Benito del Valle Solaun Medicusmundi Bizkaia eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea. Konekta TÚ online jolasaren galdera-erantzunak, entzuleen artean egindako zozketa eta Koordinakundearen lana izan dituzte hizpide, besteak beste.

GKEen Nazioarteko Eguna: elkarrizketa Radio Vitorian

Euskadiko GGKEen eta horiek biltzen dituen Koordinakundearen lanari buruz hitz egin dugu Radio Vitoria irratian, bai eta lankidetzarako gastu publikoa %0,7ra izateko beharraz ere. Konpromiso horretan, Gasteiz aitzindaria izan zen urte askotan zehar.

Utzi erantzun bat