HASIERA: maiatza 19, 2025
BUKAERA: maiatza 21, 2025
NON: Campos antzokian eta BBK Kunan
ORDUTEGIA:

Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu datorren astean Bilboko hainbat espaziotan egingo diren jarduera doakoekin.
Bilboko Udala eta UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea elkartu dira eta elkarrekin partekatzen dute ideia bat: kultura-aniztasunarekiko errespetua funtsezkoa dela elkarrizketa interkulturala, garapen jasangarria eta bakea sustatzeko.
Maiatzaren 19an, astelehenean, 18:00etatik 19:30era Teatro Campos Antzokiko Kupula Aretoan, “Denboraren ontzian” antzezlanaz gozatuko dugu. Antzerkia, musika eta poesia uztartzen dira obra honetan, Cruz Noguerak zuzenduta, gure gaur egungo gizarraz eta eraiki nahi dugun etorkizunaz gogoeta eginez. Estazio abandonatu baten irudia, bizitzaren bidaia sinbolizatzen duen tren bat eta bide aldaketa eskatzen duen palanka bezalako metaforak erabiliz, Cuaderno de Bitácora Intercultural Ikasketa Komunitateak itxaropenez begiratzera gonbidatzen gaitu etorkizunari, haurtzaroaren errugabetasuna eta aldaketaren alde borrokatzen dutenen ausardia berreskuratuz.
Hurrengo egunean, maiatzaren 20an, asteartea, 16:30ean BBK Kunako egoitzan egingo da VIII. Hezkuntza, Arteak eta Hiritartasuna Mintegia, Bakerako Kulturari eskainia.
- Jardunaldiari Maider Maraña hasiera emango dio, Baketik-eko zuzendaria eta kultura-eskubideetan eta bakerako kulturan aditua dena.
- Ondoren, Alex Carrascosa artibista eta EHUko irakaslea eta Iratxe Momoitio, Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria, elkarrizketan arituko dira, artearen eta kulturaren ikuspegitik bakea eraikitzeko duten praktikatik abiatuta.
- Jarraian, kasu inspiratzaileen mahaia izango da, non moda (Blessing My Soul / Blanchard Moussayou Sambou), musika (Etorkizuna Musikatan), antzerkia (Utopian) eta ikus-entzunezkoa (José Miguel Llano / Dame 1 Minuto de Paz) erabiliz bakea, elkarrizketa eta bizikidetza sormen lanetan nola txertatzen duten azalduko duten.
- Jardunaldia Maná Delkash, Bilbon bizi den poeta irandarrarekin, poesia irakurketarekin amaituko da.
Gainera, Maiatzaren 21ean asteazkena, Otxarkoagako Hezkuntza Zentroak bere ikasle eta irakasleentzat hartuko du “Erromintxela. Senderos y Raíces” dokumentalaren proiekzioa, Marta Las Heras eta Ainhoa Zamanillo egileen eskutik —Dame 1 Minuto de Palabras ikus-entzunezko lehiaketako irabazleak—. Proiekzioaren ondoren, Oscar Vizarragak (Kale dor Kayiko elkartekoa) ikasleekin hitz egingo du euskal ijito herriaren historiari buruz eta bi herriren arteko bizikidetzatik sortutako hizkera baten inguruan: erromintxela. Hizkera hori duela hamarkada batzuk EHUko ikergaia izan zen.
Jarduera guztiak doakoak dira eta izen-ematea beharrezkoa da ondoko estekan: https://forms.gle/gNcd6xNHFtSGXruo6