Lankidetzarako Legearen bigarren urteurrena ospatzeko ekitaldia Espainiako Kongresuan

Maiatzaren 12an Madrilgo Diputatuen Kongresuan egindako ekitaldiaren irudi bat. Argazkia: @CoordiONGD
  • Euskadiko GGKEen Koordinakundea Madrilen izan da astelehen honetan, maiatzaren 12an, Estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak Kongresuan antolatutako topaketan.
  • Ordezkari politikoak eta lankidetzako eragileak bildu dira bertan, Lankidetzarako Legearen garapena eta aurrekontu-zuzkidura nahikoa bermatzeko elkarrizketa eraikitzailea sustatzeko asmoz.

Garapen Iraunkorrerako Lankidetzari eta Elkartasun Globalari buruzko Legea 2023an onartu zen, ia alderdi politiko guztien babesarekin. Bi urte geroago, politika publiko horren norabidea zehaztuko duen une garrantzitsuan gaude. Orain arte egindako bideak bertute asko izan ditu, hala nola eragileen arteko elkarrizketa eta talde politiko nagusiek lortutako adostasun zabala.

Elkarrizketa hori indartzeko eta legean ezarritakoa benetan betetzeko unea da. Hori da, hain zuzen ere, Estatuko Koordinakundeak Madrilgo Diputatuen Kongresuko Campoamor aretoan antolatutako topaketaren helburu nagusia. Bertan, alderdi politiko nagusien ordezkaritza zabala izan da, baita Espainiako Lankidetzarena eta Garapenerako GKEena ere. Horien artean, Irene Molero Gurrutxaga Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile nagusia izan da.

16:00etatik 18:45era bitartean, hainbat mahai-inguru egin dira, eta hizlari ugari aritu dira Lankidetzarako Legearen garapenari buruz, bai eta garapenerako nazioarteko lankidetzaren egungo egoerari zein etorkizuneko erronkei buruz ere.

Entre otros, han participado: Susana Ros, presidenta de la Comisión de Cooperación del Congreso; Eva Granados, secretaria de Estado de Cooperación Internacional; Gonzalo Robles, presidente de la Comisión de Cooperación del Senado; Antón Leis, director de la AECID; Pedro Carceller, director general de Inclusión y Cooperación de la Generalitat Valenciana; Carlos Martín, presidente de la Comisión de Presupuestos del Congreso; Teresa Laespada, diputada foral de Bizkaia; y Javier Ruiz, presidente de La Coordinadora.

Besteak beste, hauek parte hartu dute: Susana Ros, Kongresuko Lankidetza Batzordeko presidentea; Eva Granados, Nazioarteko Lankidetzarako Estatu idazkaria; Gonzalo Robles, Senatuko Lankidetza Batzordeko presidentea; Anton Leis, AECIDeko zuzendaria; Pedro Carceller, Valentziako Generalitateko Inklusio eta Lankidetzarako zuzendari nagusia; Carlos Martín, Kongresuko Aurrekontu Batzordeko presidentea; Teresa Laespada, Bizkaiko foru diputatua; eta Javier Ruiz, Koordinakundeko presidentea.

Konpromisoak betetzeko premia

Onartu eta bi urtera, Lankidetza Legeak bilakaera egokia izan du. Ibilitako bideak aurrera jarraitu behar du, estrategiak, arautze edukia eta finantzaketa sendotzeko ezinbesteko urratsekin. Funtsezkoa da horrelako elkarrizketak sustatzea, egungo erronka nagusiei erantzuteko; bereziki, Legeak planteatzen duen finantzaketa konpromisoa lortzeko: 2030 baino lehen Errenta Nazional Gordinaren %0,7. Hori ezinbesteko erronka da administrazio eta gobernu guztientzat.

Legea Kongresuan onartu zen, eta Estatuaren aurrekontu orokorrak ere esparru horren eskumenekoak dira. Beraz, egokia da gizarteari eta lankidetzako eragileei irekitako topaketa hau Kongresuan izatea.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat