«Nakba 1948-2025: 77 urtez bonbapean» mobilizazioak

HASIERA: maiatza 15, 2025
BUKAERA: maiatza 15, 2025
NON: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Ezkerraldea
ORDUTEGIA:

Mobilizazioa

Palestinako BDZren Batzorde Nazionalak (BNC), Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDZ/BDS) mugimendu globalaren buru den gizarte palestinarreko koalizio handienak, mobilizazio global masiboak eta desobedientzia zibila egiteko deia egin du maiatzaren 15erako, Nakbaren 77. urteurrenean — garbiketa etnikoa eta palestinar herri indigenaren gehiengoaren kanporatzea —, «gobernu, erakunde eta korporazio konplizeei benetako herri-botereak egin dezakeena erakusteko».

Mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan:

  • Bilbo: 19:00etan Eliptika Plazatik.
  • Donostia: 19:00etan Bulebarretik.
  • Gasteiz: 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazatik.
  • Iruñea: 18:30ean udaletxetik (maiatzaren 13an).

Gainera, Ezkerraldean ere mobilizazioak izango dira, 19:30ean honako udalerrietan:

    • Santurtzi: udaletxearen aurrean.
    • Portugalete: San Roke Plaza.
    • Sestao: San Pedro Plaza.
    • Barakaldo: Bide Onera Plaza.