HASIERA: maiatza 12, 2025
BUKAERA: maiatza 14, 2025
NON: Zirika aretoa - Ronda, 12 - Alde Zaharra (Bilbo)
ORDUTEGIA: 18:30

Doc-KUBA da Kubako Dokumentalen Euskal Herriko zikloaren izena. Ziklo horren 1. edizioa Bilboko Alde Zaharreko Ronda kaleko 12. zenbakian dagoen Zirika aretoan egingo da, maiatzaren 12, 13 eta 14an, 18:30ean.
Zikloa Euskadi-Cuba adiskidetasun elkarteak, Sierra Maestra eta Desembarco del Granma Kubako emigrazio elkarteek, Resumen Latinoamericano eta Cubainformación TV hedabideek, eta MESC Kubarekiko Elkartasun Mugimendu Estatalak antolatu dute, Zirika aretoaren laguntzarekin.
Hiru egunek formatu bera izango dute: ordubeteko dokumental baten proiekzioa eta, ondoren, gonbidatutako espezialista batekin elkarrizketa. Dokumentalak eta hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.
AEBk Kubaren aurka duen blokeoa gaitzesteko elkarretaratzeak ere egitea aurreikusi dute erakunde deitzaileek. Egun eta ordu zehatzak aldez aurretik berretsiko dira.
EGITARAUA
Maiatzak 12, astelehena
Gaia: Blokeo ekonomikoaren bonbak. Dokumentala: Culpables (2024, 60 min) + Tadeo Tápanes kubatar historialariari elkarrizketa, José Manzaneda Cubainformación TVko koordinatzailearen eskutik.
Maiatzak 13, asteartea
Gaia: Palestina eta Kubako Internazionalismoa. Dokumentala: La raíz del olivo (2024, 58 min) + Carlos Aznárez dokumentalaren ekoizle eta Resumen Latinoamericanoren zuzendariari elkarrizketa, Idoia Aldama BDZ Bizkaiko (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak Israelen Aurka) aktibistaren eskutik.
Maiatzak 14, asteazkena
Gaia: Kubako gazteria Trumpen garaian. Dokumentala: El insomnio del Hombre Nuevo (2024, 50 min.) + Gabriela Fernández Kubako Telebistako Con Filo saioko aurkezleari elkarrizketa, Ramon Bustamante Herri Irratiko kazetari ohiaren eskutik.