Eragile anitzeko elkarrizketa jardunaldia 4.7 xedearen inguruan

HASIERA: maiatza 16, 2025
BUKAERA: maiatza 16, 2025
NON: Santísima Trinidad Ikastetxean, Getxon.
ORDUTEGIA: 9:30-19:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Datorren maiatzaren 16an, 9:30etatik 19:00etara “Eragile anitzeko elkarrizketa  jardunaldia 4.7 xedearen inguruan” ospatuko da Santísima Trinidad Ikastetxean, Getxon.

 

Deialdia hezkuntzako eta/edo garapen iraunkorreko eragile guztiei, baita tokiko arduradun politikoei, profesionalei, hezitzaileei, gazteei, akademikoei, GKEei, sektore pribatuari, komunikabideei eta ikasleei ere, bereziki Getxoko udalerriari, baina euskal eta nafar gizarte osoari irekita.

 

UNESCOren EDSpara2030 esparruko lehentasunezko 5 ekintza-eremuetatik abiatuta, jardunaldiak gune bat izan nahi du iraunkortasunerako hezkuntzan lan egiten duten Euskadiko eta Nafarroako hainbat eragilek, bereziki RCE Basque Country-Navarre zentroak, garapen iraunkorrerako hezkuntzaren eta bizi-estilo iraunkorren, giza eskubideen, generoen arteko berdintasunaren, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenaren, munduko herritarren eta kultura-aniztasunaren balorazioaren eta kulturak garapen jasangarriari egiten dion ekarpenaren arloko ezagutzak, esperientziak eta gogoetak trukatzeko.

 

Jardunaldiak Getxo 2030 Topagunearen proiektuari ekarpena egin nahi dio hezkuntzaren alorretik, Getxo 4.7 helmugako helburuak lortzeko lurreratze-laborategi bihurtuz. Helburua da Getxoko esperientzia Euskal Herriko beste udalerri batzuekiko eredu erreplikagarri eta eskalagarri bihurtzea, esperientzia pilotu hori izanik.

 

Programa

 

Eskertuko genizueke hurrengo estekan izena ematea, jardunaldiaren plangintza logistikoari begira.

Azken eguna: 2025eko maiatzaren 9a.