Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programa

Hasierako data: 2025 / 04 / 15
Azken eguna: 2025 / 05 / 14

Deitzaile: Eskoriatzako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Garapen-bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programa eta dirulaguntzak emateko oinarriak. BDNS (Identif.): 824640.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

Xedea eta finantzazioa

Gobernuz kanpoko erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea ezar tzea da oinarri hauen helburua, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.

Diru laguntzak jaso nahi dituzten programek ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

  • Garapen bidean diren herrialdeetan egin beharko dira edo herrialde horietako pertsona edo erakundeekin.
  • Beraien helburuek garapen ekonomiko eta sozial orekatua lortzen laguntzea eta sustatzea edo arlo hauek ardatz izatea: osasuna, hezkuntza, gizarte arreta, kultura, giza eta gizarte eskubideen sustapena, demokraziaren baloreen garapena, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna, norbanakoen eta taldeen askatasuna…
  • Herritarrak izatea onuradunak.
  • Kultur ezarpenik ez egiterik eta komunitate hartzailearen idiosinkrasia eta bertako ingurumena errespetatzea.
  • Herritarren parte hartzea eta inplikazio aktiboa bultzatzea.