«Nazioarteko Lankidetza Hiztegiak lankidetzaren arloan euskaraz komunikatzeko argibideak eskaintzen ditu»

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakariorde Nerea Uriarte Goitiari eta Bakun zerbitzuko Joseba Ossa Altzibarri elkarrizketa Radio Euskadi irratiko Bostekoa saioan, nazioarteko lankidetzaren arloko euskarazko lehen hiztegiari buruz.

Saio osoa entzun dezakezu EITB Nahieran plataformaren bidez.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Nazioarteko Lankidetza Hiztegia sortu du, Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuarekin elkarlanean. Dokumentuak lankidetzaren arloko ohiko hitzak, kontzeptuak eta siglak biltzen ditu, euskaraz.

Dokumentua Koordinakundearen webguneko Lankidetzan Euskaraz atalean edota beheko loturaren gainean klikatuz topatuko duzue.

ENTRADAS RELACIONADAS

Antolatutako gizarte solidario batetik, inor atzean utzi gabe

Irene Molero Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile nagusiak nazioarteko lankidetzari buruz Sabino Arana Fundazioak Bilbon antolatutako hitzaldi batean parte hartu du. Solasaldiaren harira, gaiari buruz hitz egin du Onda Vasca irratiarekin izandako elkarrizketa batean ere.

Konekta TÚ online jolasa hizpide NAIZ Irratian

Bigarren Kafea saiora gonbidatu dute Jon Mikel Benito del Valle Solaun Medicusmundi Bizkaia eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea. Konekta TÚ online jolasaren galdera-erantzunak, entzuleen artean egindako zozketa eta Koordinakundearen lana izan dituzte hizpide, besteak beste.

Utzi erantzun bat