Zein da pobreziaren sortzailea?

NAHI DUGUNA Zein da zein?

Pobrezia eta herrialde aberastu eta pobretuen arteko desberdintasunak ez dira sortu kasualitatez. Arrazoi zehatz batzuek eragin dituzte errealitate horiek, eta beharrezkoa da arrazoi horiek identifikatzea beren kontra ekiteko, ezabatzeko eta  gizarte justuago baten alde aurrera egiteko. Hortaz, ez da nahikoa pobrezia eta desberdintasun egoerak salatzea, baizik eta bistara ekarri behar dira eta beren izenez deitu behar dira beren errudunak.

Sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina honen helburua da herritarrei azaltzea, argi eta erraz ulertzeko moduan, zein diren sistema liberal patriarkalaren ondorio nagusiak, mundu mailan nola maila lokalean, sistema horren erantzule nagusiak identifikatzea eta alternatibak proposatzea munduko biztanle guztientzako gizarte solidarioago eta bidezkoago baterantz aurreratu ahal izateko.

Zein da zein? kanpaina honen izena da eta gure asmoa ez baita pobrezia salatzea eta kito, ezpada herritarrei erakustea nork sortzen duen pobrezia hori.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak abiatu duen kanpaina honek sei atal ditu, non xeheki aztertzen dira pobrezia sortzen duten faktoreak, edo behintzat pertsona gutxi batzuek aberastasuna eta kapitala metatzen duten bitartean gainerako jende guztia pobrezian itoa dagoen sistema bidegabe honi indarra eta arnasa ematen dioten faktoreak. Gainera, zenbait bideo eta foiletoen bidez informazioa handitzen da eta egoera hauek salatzen dira, errudunak izendatzen dira eta alternatibak edo proposamenak aurkezten dira pertsona guztientzat gizarte justuago bat lortzeko bidean.