Zein da pobreziaren sortzailea?

ZEIN DA ZEIN? Kanpo-zorra, enpresa transnazionalak, harreman komertzial bidegabeak eta gehiegizko kontsumoa.

Kanpo-zorra, enpresa transnazionalak, harreman komertzial bidegabeak eta gehiegizko kontsumoa.

Azken 200 urte hauetako kapitalismoak frogatua utzi du sistema hau errotik bidegabea dela, pertsonen artean pobrezia eta desberdintasunak sortzea baitu oinarri. Kapitalismoak 950 milioi pertsona hiltzen ditu gosez eta 4.700 milioi —horietatik %70 emakumeak— dauzka miserian itoak. Denbora berean, neurrigabeko oparotasun eta aberastasuna segurtatzen du populazioaren zati txiki batentzat. Egon daiteke sistema injustuagorik?