Zein da pobreziaren sortzailea?

ZABALDU Aldaketarako bidean baduzu zer eginik

Berbidali! Sare sozialen bidez eta zure lagunen eta senideen artean zabaldu kanpaina hau! Gero eta jende gehiagok ezagutzen badu orduan eta lagungarriagoa izango da hainbeste behar dugun aldaketa soziala lortzeko.

Hona hemen datuak:

  • Munduan 1.300 milioitik gora pertsona bizi dira egunean euro bakar bat irabazi gabe.
  • Biztanle aberatsenen %10ak berea du mundu osoko aberastasunen %85 baino gehiago.
  • Espainiako Gobernuak egunean 51 milioi euro eralgi zituen gastu militarretan 2009an.
  • Herrialde pobretuetako emakumeek janarien %70 ekoizten dute, baina lurraren %1aren jabe dira ozta-ozta.
  • Euskadin, gizarte bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsona guztien %82 emakumeak dira.
  • Planeta osoa Euskadin bizi garen moduan biziko balitz, munduko biztanleen beharrak asetzeko hiru planeta beharko genituzke.

    Zein da zein? kanpaina zabaltzeko material grafikoa

    Zein da zein? kanpainaren logoa

    300x300 px tamainako kanpainaren bannerra

    350x140 px tamainako kanpainaren bannerra

    Material grafiko guztiak zip artxibo batean eskuratu