Gasteizko gazteen bideoen bila gabiltza, hau da, Hegoaldeko herrialdeetan bizitako esperientziak eta herrialde pobreen errealitateak (hango jendearen bizimodua, garapena, kultura…) erakusten dituztenak.
Bideoak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatzen da. Epea luzatuta urriak 26 arte! Bozketak web honetan egingo dira azaroan eta epaimahaiak abenduan aukeratuko ditu bideo irabazleak.
IKUS-ENTZUNEZKO I. LEHIAKETAREN SARIAK
Lehen saria: 80 euroko txartel bat Gasteizko liburu-denda batean erabiltzeko eta 20 euroko beste txartel bat bidezko merkataritzako produktuak erosteko.
Bigarren saria: 50 euroko txartel bat bidezko merkataritzako produktuak erosteko.