2022-2030eko Plan Estrategiko berria

2030era arte gure lana lagunduko duen bide-orria onartu dugu.
Martxoaren 10ean, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak bere Ez-ohiko Batzar Orokorra egin du Gasteizko Europa Biltza Jauregian.
Ekimen horretan, gure 2022-2030eko Plan Estrategiko berria onetsi dugu, eta hainbat hilabetetan zehar egindako prozesu parte-hartzaile handi baten ondorioa da. Gure helburua, ikuspegia, balioak eta zeharkako ardatzak berritu ditugu etengabe eraldatzen ari den mundura egokitzeko, eta 3 erronka estrategiko eta 12 helburu zehaztu ditugu.
Halaber, hitzordu honetan, 2021ean erakundeak egindako genero diagnostikoaren ondorioak aurkeztu ditugu, eta bazkide diren GGKE-ekin tailer bat antolatu dugu horren inguruan haien ikuspuntuak partekatzeko.
Gainera, Gobernu Batzordeko lehendakaritza eta lehendakariordetza berritu ditugu. Egun, Gobernu Batzordea horrela dago osatuta:
- Lehendakaria: Josu Urrutia (Mundukide)
- Lehendakariordea: Nerea Uriarte (Garabide)
- Diruzaina: Jaime Bernar (Zabalketa)
- Idazkaria: Mary Tere Guzmán (Alboan)
- Arabako ordezkaria: Gotzone Artiñano (Mundubat)
- Bizkaiko ordezkaria: Ricardo Fernández (Medicusmundi Bizkaia)
- Gipuzkoako ordezkaria: Laura Laborra (Medicusmundi Gipuzkoa)
Gobernu Batzordetik irten diren pertsonei, orain arte lehendakari (Sofía Marroquín -Oxfam Intermón-) eta lehendakariorde (Olatz Ecenarro -Ayuda en Acción-) izan direnei, hain zuzen ere, gure esker ona erakutsi nahi diegu haien denboragatik eta arduragatik proiektu komun honetan.
Azkenik, Asanblada honetan denbora izan dugu salatzeko Ukrainaren inbasio odoltsua Errusiaren eskuetan, eta giza eskubideen errespetua edonon aldarrikatu dugu. GGKE-en lanari buruzko informazio gehiago.