Gabonak 2020

Aurten ere asko ikasi dugu... Zorionak eta urte berri on!
Historiara pasatuko den urteari agur esaten diogu. Pandemia batek jende gehiegi eraman du. Oinazea eragin du, prekarietatea eta desberdintasunak areagotu, gure askatasunak murriztu... Eta beldurra sentitu dugu.
Eta hau dena amaitzen denean, espero dugu esatea soluzioaren parte izan ginela. Gutako bakoitzak lagundu zuela zutitzeko. Astinaldi hau aprobetxatu genuela beste gizarte bat eraikitzeko, inor atzean utzi gabe. Euskadiko garapenerako GKEok bihotzez eskertzen dizugu zure ahalegina eta elkartasun-konpromisoa. Zure ondoan jarraitzen dugu beste mundu justuago eta solidarioago hori zurekin eraikitzen, pertsona guztientzat eta leku guztientzat.