Elkartasunaren kriminalizazioa jardunaldia
Dagoeneko sarean ekainaren 27an, Bilbon, antolatutako topaketaren bideoa.
Azken urteotan, murrizketa handiak jasaten ari gara gizarte zibil antolatuaren parte-hartze sozial eta politika eskubideetan, autoritarismorako joera nabarmena duten herrialde eta lurraldeetan. Nikaragua, El Salvador, Kolonbia edo Palestina euskal lankidetzak presentzia handia duen lurraldeak dira. Horien aldeko apustuak, gizarte zibil artikulatua eta kontzientziatua eraikitzea lortu du, egungo garapen sistemari aurre egiteko eta alternatibak proposatzeko, giza eskubideen defentsaren ikuspegitik, feminismotik, ikuspegi dekolonialetik...
Erakunde hauek, beren egunerokotasunean, beren komunitateekin, prozesuekin eta lurraldeekin “bizia irakasten” digute, eta tokiko agintarien kriminalizazioa eta jazarpena jasaten ari dira. Nazioarteko lankidetzan eta ekintza humanitarioan eragina duten ospea galtzeko kanpainen helburu dira (bai politikoki, juridikoki eta mediatikoki).
Hori dela eta, egoera honek hartu duen norabide autoritario honekiko gure kezka adierazi nahi dugu, gure ustez garrantzitsua delako gorroto- eta deslegitimazio-diskurtsoen aurrean, euskal lankidetzak giza eskubideen aldeko erakundeekin eta lurraldetasun aniztasunean lanean jarraitzeko konpromisoa aldarrikatzea.
Eta konpromiso hori garatu ahal izateko, euskal GGKEok paper protagonista izaten jarraitzen dugu, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen baitan dauden hainbat lantalde antolatuz, errealitate horrek sortutako arazoei aurre egiteko, partekatzeko eta ikusarazteko.
Honi guztiari buruz aritu gineen 2022ko ekainaren 27an, Bilbon antolatu genuen jardunaldi honetan. Parte hartu ez bazenuen, hementxe duzu bideo ikusteko aukera.
Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala