Genero-diagnostikoaren elaborazioa
Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak prozesu bat abiarazi du bere Genero-politika berritzeko.
Horretarako, 2021ean aldez aurreko barneko genero-diagnostiko bat egingo dugu identifikatzeko gure erakundearen egungo egoera genero-ekitatearekiko konpromisoari dagokionez. Diagnostiko hau Orekarekin egingo dugu eta partaidetza-prozesu bat izango da gure erakundearen egunerokotasuna osatzen duten pertsonak eta erakundeak inplikatzeko.
Horretarako, talde-eragile bat eta jarraipen-batzorde bat eratu ditugu. Azken horretan, Gobernu-batzordea, talde teknikoa eta lantaldeak daude ordezkatuta. Horretaz gain, lurraldetasuna ere kontuan hartu da. Helburua da talde adierazgarria izatea diagnostiko ziurra egiteko eta hurrengo pauso batean diseinatuko dugun politika edo estrategia berrirako oinarriak ezartzea. Gure aurreikuspena da irailean diagnostikoa amaituta egotea Espero dugu kide diren erakundeen parte-hartzea izatea aurrean dugun erronka garrantzitsua lortzeko.
Genero-politika (2012)