Eraikuntza podcastaren abiaraztea

Lekukotzak kalean bertan, COVID-19aren ostean gizartea berreraikitzen laguntzeko.
Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundetik abian jarri dugu Eraikuntza podcastaren lehen atala. Guztira lau soinu-atal dira, eta egungo pandemiaren, ondorioei eta irtenbideei buruzko hainbat gai jorratzen ditugu.
Gure kaleetan barrena ibili gara, jendearekin eta erakunde sozialekin eseri eta hitz egiteko, euren istorioak eta egungo egoerari buruz dituzten iritziak, bizipenak, beldurrak eta proposamenak ezagutzeko. Lan honen helburua da era guztietako ideiak eta iradokizunak biltzea, gure gizartea berriro sortzeko indarra izan dezagun. Berreraikitze hori hainbat baliotan oinarrituko da, besteak beste, lankidetzan, sormenean, solidaritatean, konpromisoan eta denon ongizatean. Entzuten jakiteko eta ekarpenak egiteko unea da.
Argitaratu berri dugun lehenengo atalak Zein mundu eraiki nahi dugu COVID-19aren krisiaren ostean? du izena. Pandemia amaitzen denerako, herritarren amets eta nahiak biltzen dituen soinu-muntaketa atsegina da. Gure inguruan grabatutako lekukotzak dira. Gure gizartearen aniztasuna islatzen dute, baina katarsi hori gizarte berri baten oinarriak finkatzeko baliatzeko beharra partekatzen dute. Garapen-eredu berri bat da, eta, bertan, hutsala eta azalekoa baztertu eta mundu hobea eraiki behar dugu, pertsona guztientzat eta leku guztietan, inor bazter utzi gabe. Lehenengo atal hori gure Ivoox-eko kanalean entzun daiteke eta hurrego asteetan beste batzuk publikatuko ditugu herritarrek adieraziko dute berreraikitze hori zein balioren gainean egin behar den jorratzeko, edo gizarte-eraldaketaren xedea lortzeko beharrezkoak diren itunak, edota desiratzen ditugun aldaketa global horiei laguntzeko herritarrak euren gain hartu nahi dituzten konpromiso indibidualak.