Larrialdia Ertamerikan

Euskal elkartasuna abian da Eta urakanak Ertamerikan bereziki eragin dituen kalte materialen eta heriotzen ondoren.
Azaroan, Eta urakanak Ertamerikatik eta inguruneko herrialdeetatik pasatutakoan dozenaka heriotza utzi ditu Nikaraguan, Hondurasen, Costa Rican eta Guatemalan, besteak beste. Gainera, beste pertsona askok desagertuta jarraitzen dute.
Baina heriotzak ez ezik, Etak kalte material oso garrantzitsuak utzi ditu. bereziki euriteek eragindako uholdeak, luiziak eta haize bortitzak direla eta.
Euskal elkartasuna, abian
Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen kide diren ondorengo GGKE hauek, kaltetutako guneetan lankidetza-proiektuak egiten dituzte, edo larrialdietako esku-hartzeak eta ekintza humanitarioak egiten ari dira jada, hala nola, kalteak eta biztanleen beharrak balioesten, laguntza bideratzen edo sendagaiak eta material sanitario edo pertsonala bidaltzen, besteak beste:
Farmacéuticos Mundi-Farmamundi
(Informazioa etengabe ari da eguneratzen)
Irudia: National Oceanic and Atmospheric Administration (jabari publikoa)