Bizkaia
Sombrerería 2, 3.
48005 Bilbao BizkaiaE-posta: mundubat@mundubat.org
Telf: 944 16 23 25Gipuzkoa
Iruresoro plaza z/g
20012 Donostia GipuzkoaE-posta: gipuzkoa@mundubat.org
Telf: 943 29 75 16Araba
Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea. San Ignacio de Loyola 8, 4., 8. bulegoa
01001 Vitoria-Gasteiz ArabaE-posta: araba@mundubat.org
Telf: 945 30 93 27
GGKE: Mundubat Fundazioa
Web orria: http://www.mundubat.org
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Fundazioa
Noiz sortu zen: 1988
Noiz sortu zen Euskadi: 1988
Koordinakundean sartu zen urtea: 1988
Helburuak eta nortasuna:
Mundubat zenbait gizarte-errealitatetatik etorritako emakume eta gizonen GGKE da, eta munduaren antolamendua aldatzeko konpromisoa hartu du bere gain. Honako honek batzen gaitu:
- Elkartasunerako grina pertsonala dugu, eta jakin badakigu gehiengoen egiturazko txirotasuna giza eskubideen urradura dela. Horrez gain, pertsona guztientzako eskubide guztien hedapenean zein gozamenean eta genero-berdintasunean oinarritutako elkartasuna sustatzen dugu.
- Eskubideak eta aukera sozialak zein ekonomikoak aldarrikatu eta partaidetzan oinarritutako demokrazia bultzatzen duten erkidegoekin eta herriko erakundeekin batera lan egiten dugu.
- Gure lankidetza herriko erakundeen zerbitzura dago, gizartearen aldaketarako prozesu sozio-politikoak sustatzeko asmoz. Horretarako, ekonomia herritarren partaidetzazko garapen endogenorako eta hiritarren partaidetzarako proiektuak eta egitasmoak jartzen ditugu abian.
- Hiritarren ikuspegi kritikoa suspertzen dugu gure gizartean eta instituzio publiko nahiz pribatuetan. Era berean, nazioarteko itunetan eta sareetan garatutako lana ere bultzatzen dugu.
- Bestetik, eraginkortasuna baliabideak kudeatzeko printzipioa da guretzat; eta etengabeko hobekuntza, ordea, gure lanaren kalitatea lortzeko tresna.
Ekimen-aldea:
- Ekoizpen-, nekazaritza- eta azpiegitura-proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Emakumeen jabekuntzaren inguruko proiektuak.
- Demokrazia, parte-hartze eta giza eskubideen defentzarako proiektuak.
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
- Ikerketa.
Parte hartzen dute:
Europa. Afrika. Amerika.
Lankidetza proektuak non: Bolivia, Kolonbia, Kuba, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mali, Palestina, Mendebaldeko Sahara/SEAD/Tinduf, Senegal
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: bai
Nazioarteko boluntariotza: bai
Formakuntza-praktikak: bai