Bizkaia
Bilboko Ingeniaritza Eskola. Torres Quevedo Ingeniaria, 1
48013 Bilbao BizkaiaE-posta: info.bilbao@euskadi.isf.es
Telf: 946 01 72 26
GGKE: Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza
Web orria: http://www.euskadi.isf.es
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Elkartea
Noiz sortu zen: 1994
Noiz sortu zen Euskadi: 1994
Koordinakundean sartu zen urtea: 1995
Helburuak eta nortasuna:
Profesionalak, irakasleak eta ikasleak gara, ingeniaritzan prestakuntza dutenak edo ez, eta oinarrizko zerbitzuetara, herrien elikadura-subiranotasunera, ingurumen osasuntsu batera eta lurralde inklusiboetara iristeko aukera unibertsala bermatzeko lan egiten dugu.
Aldaketa horiek eragitera eta sendotzera bideratutako prozesu sozial eta politikoetan parte hartzen dugu, ikuspegi feministatik eta ondasun komunen eta ezagutza askearen defentsatik, pertsonak eta komunitateak indartuz eta beti leku bakoitzaren ezaugarri kultural eta teknikoak errespetatuz.
Teknologiari buruzko ezagutzak eta esperientzia ematen ditugu prozesu horien zerbitzura jartzeko. Lan militantearen, bazkideen ekarpenen eta administrazio publikoen babesaren laguntzarekin, gizarte zibileko erakunde eta sareekin lan egiten dugu nazio eta nazioarte mailan, ikuspegi eta misio hori partekatzen dutenak.
Elkartasuna adierazten diegu planetako edozein tokitan borroka horiek partekatzen dituzten pertsona eta kolektiboei, betiere bakearen kultura eta pertsonen eta ingurumenaren zaintza sustatuz, jakintza guztien planteamendu eraikitzaile, kritiko eta integratzaile batetik abiatuta.
Ekimen-aldea:
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Eragin politikoa.
- Ikerketa.
Parte hartzen dute:
Amerika.
Lankidetza proektuak non: El Salvador
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: bai
Nazioarteko boluntariotza: ez
Formakuntza-praktikak: bai