Gipuzkoa
Maestro Santesteban 3, 2. B
20011 Donostia GipuzkoaE-posta: info@calcutaondoan.org
Telf: 943 43 18 49
GGKE: Calcuta Ondoan
Web orria: http://www.calcutaondoan.org
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Elkartea
Noiz sortu zen: 1999
Noiz sortu zen Euskadi: 1999
Koordinakundean sartu zen urtea: 2006
Helburuak eta nortasuna:
Laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde lan egiten dugu, bereziki Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak, naturaren eskubideak eta genero ekitatea bermatuz.
Gure ingurune hurbilean bazterketa, injustizia eta globalki -bereziki Indian- txirotze egoeren zergatien, ondorioen eta erantzukidetasunaren inguruko kontzientzia konprometitu eta kritikoa sustatzen dugu. Hori guztia, genero ikuspegitik eta pertsonen eta herrien arteko horizontaltasunetik.
Era berean, ikuspegi positibo batetik habiatuz, solidaritatea, kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du Calcuta Ondoan-ek. Hauek dira gure baloreak Calcuta Ondoan eraikitzeko, gure lana gidatzen dutenak eta identifikatzen gaituztenak:
- Elkartasuna
- Gardentasuna
- Koherentzia
- Genero berdintasuna
- Lankidetza
- Parte-hartzea
- Hurbiltasuna
- Erantzunkidetasuna
- Ingurumenarekin konpromisoa
Ekimen-aldea:
- Ekoizpen-, nekazaritza- eta azpiegitura-proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Osasun proiektuak.
- Emakumeen jabekuntzaren inguruko proiektuak.
- Demokrazia, parte-hartze eta giza eskubideen defentzarako proiektuak.
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
Parte hartzen dute:
Asia.
Lankidetza proektuak non: India, Buthan
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: bai
Nazioarteko boluntariotza: ez
Formakuntza-praktikak: bai