Bizkaia
Kapelagile 2, 3.
48005 Bilbao BizkaiaE-posta: gestion@elkarcredit.org
Telf: 622 66 14 78Gipuzkoa
Zarautz 86, b 6
20018 Donostia GipuzkoaE-posta: gestion@elkarcredit.org
Telf: 622 66 14 78
GGKE: Elkartasunerako Elkarcredit Elkartea
Web orria: http://www.elkarcredit.org/
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Elkartea
Noiz sortu zen: 2004
Noiz sortu zen Euskadi: 2004
Koordinakundean sartu zen urtea: 2021
Helburuak eta nortasuna:
Elkarcredit irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Euskaditik, herrien eta pertsonen artean elkartasuna eta lankidetza sustatzen dituzten ekimenak babesten ditugu. Gure lan-eremu nagusiak nazioarteko lankidetza, garapenerako mikrokredituak eta gizarte eraldaketarako hezkuntza dira.
Gure helburua denontzat etorkizun bidezkoago eta duinagoa eraikitzen duten talde eta erakundeen lana babestea da. Etengabeko partaidetza-lanaren bidez, ekonomia herrikoia burujabetze sozialaren eragile izan dadin nahi dugu.
Elkartasunerako Elikadura burujabetza eta feminismo baserritar eta herrikoia defendatzen ditugu, eta mailegu arduratsu eta solidarioen inguruko balio berriak sustatzen ditugu.
Nazioarteko zein bertako aliantza eta sareetan parte hartzen dugu, ikuspegi kritikoa sustatzeko herritarrengan. Via Campesinako erakundeekin egiten dugu lan eta Finantzaz Haratago sarea koordinatzen dugu (hots, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea).
Ekonomia sozial, solidario eta feminista sustatzen dugu. Hezkuntza finantzario kritikoa ere bultzatzen dugu, ekonomia eraldatzaileak babesteko asmoz.
Ekimen-aldea:
- Hezkuntza proiektuak.
- Ekoizpen-, nekazaritza- eta azpiegitura-proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Emakumeen jabekuntzaren inguruko proiektuak.
- Demokrazia, parte-hartze eta giza eskubideen defentzarako proiektuak.
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ikerketa.
- Bestelakoak.
Parte hartzen dute:
Europa. Amerika.
Lankidetza proektuak non: El Salvador, Nikaragua, Bolivia, Honduras
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: bai
Nazioarteko boluntariotza: bai
Formakuntza-praktikak: ez