Araba
Espainia plaza 13, 2.
01001 Vitoria-Gasteiz ArabaE-posta: paisvasco@accioncontraelhambre.org
Telf: 945 13 71 70 - 679 15 89 23
GGKE: Gosearen Aurkako Ekintza
Web orria: http://www.accioncontraelhambre.org
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Fundazioa
Noiz sortu zen: 1995
Noiz sortu zen Euskadi: 2011
Koordinakundean sartu zen urtea: 2014
Helburuak eta nortasuna:
Gosearen Aurkako Ekintza nazioarteko gizaldeko erakunde independentea da. Haurren desnutrizioari aurre egiten dio, eta, aldi berean, ura eta bizitzeko baliabide seguruak bermatzen dizkie beharrik handiena duten biztanleei. Gosearen aurka borrokatzen saiatzen gara, fase guztietan, goserik muturrekoenetatik hasi (desnutrizio larria) eta gosearen sorburuetaraino.
Larrialdietan lan egiten dugu, hondamendi natural baten edo giza hondamendi baten ondoren elikagaia eta edateko ura lortzea hil edo biziko kontua denean; epe ertainean ere egiten dugu lan, larrialdi eta errehabilitazio osteko egoeretan; bai eta epe luzean ere, gure garapen-programen bidez gosearen egiturazko kausetan eragiten saiatuz.
Espainian eta hainbat herrialdetan pertsona zaurgarrien enplegagarritasuna eta ekintzailetza hobetzen esku hartzen dugu. Gure ikuspegia desnutriziorik gabeko mundu bat da; gure lehen helburua, berriz, gaur egun goseak mehatxatuta bizi direnei duintasuna itzultzea. Gosearen Aurkako Ekintzaren bokazioa bizitzak salbatzea da, horretarako goseari eta desnutrizioari aurre eginez, eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetuz.
Ekimen-aldea:
- Ekoizpen-, nekazaritza- eta azpiegitura-proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Osasun proiektuak.
- Emakumeen jabekuntzaren inguruko proiektuak.
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
- Ikerketa.
Parte hartzen dute:
Europa. Afrika. Amerika. Asia.
Lankidetza proektuak non: Mali, Guatemala, Peru, Siria, Ukraina, Moldavia
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: ez
Nazioarteko boluntariotza: bai
Formakuntza-praktikak: bai