Bizkaia
Somera 8
48005 Bilbao BizkaiaE-posta: cooperacion@mundubakean.org
Telf: 944 07 61 35 - 629167417Gipuzkoa
Segundo Ispizua 10, 2. A
20001 Donostia GipuzkoaE-posta: cooperacion@mundubakean.org
Telf: 627307092
GGKE: Mundu Bakean
Web orria: http://www.mundubakean.org
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Elkartea
Noiz sortu zen: 1991
Noiz sortu zen Euskadi: 1991
Koordinakundean sartu zen urtea: 2013
Helburuak eta nortasuna:
Mundu Bakean irabazi-asmorik gabeko euskal erakundea da, eta laurogeiko hamarkadatik aurrera sortutako mugimendu sozial bakezaleen parte gisa sortu zen, bokazio bakezale eta internazional argiarekin.
Mundu Bakean ekimenak Latinoamerikan eta Afrikan lan egiten du, lagun ditugun biztanleen eta gizarte osoaren garapen soziala, politikoa eta ekonomikoa sustatuz, pobreziaren, desberdintasun sozialaren eta genero-desberdintasunaren aurka borrokatzeko dugun konpromisoaren barruan. Ekintza humanitarioak ere egiten ditugu, gatazka armatuek edo fenomeno naturalek eragindako hondamendiek edo krisi humanitarioek eragindako ondorioak arintzeko. Gizartea eraldatzeko hezkuntza lantzen dugu funtsezko tresna gisa gure gizarteetan kontzientzia hartzeko garapen bidean dauden herrialdeen errealitate sozial eta ekonomikoaz eta haien egoeraren zergatiaz.
Ekimen-aldea:
- Hezkuntza proiektuak.
- Ekoizpen-, nekazaritza- eta azpiegitura-proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Emakumeen jabekuntzaren inguruko proiektuak.
- Demokrazia, parte-hartze eta giza eskubideen defentzarako proiektuak.
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
Parte hartzen dute:
Europa. Afrika. Amerika.
Lankidetza proektuak non: Guatemala, Senegal
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: bai
Nazioarteko boluntariotza: ez
Formakuntza-praktikak: bai