Gipuzkoa
Toribio Etxeberria 26. Posta kutxatila 77.
20600 Eibar GipuzkoaE-posta: egoaizia@egoaizia.org
Telf: 943 20 36 32
GGKE: Egoaizia
Web orria: http://www.egoaizia.org
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Elkartea
Noiz sortu zen: 2000
Noiz sortu zen Euskadi: 2000
Koordinakundean sartu zen urtea: 2013
Helburuak eta nortasuna:
Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat gara, independentea, irekia eta kolaboratzailea, 1999an Eibarren sortua eta 2000. urtean elkarte gisa eratua. Beste mundu batekin amesten dugu eta hori lortzeko lan egiten dugu:
- Tokian bertan lan egiten dugu justizia eta garapena lortzeko gure lankide diren pertsona eta komunitateentzat.
- Errealitate ekitatiboagoak, bidezkoagoak, demokratikoagoak eta solidarioagoak eraikitzen laguntzen diegu.
- Ezagutzak, ikuspegiak eta baloreak trukatzen ditugu eurekin.
- Bidegabekeriak salatu eta eraldatzen ditugu.
- Gizarte eredu berriak sustatzen eta boluntarioen parte-hartzea bideratzen dugu, bizimodu arduratsu eta sostengarriagoa proposatzen dugu, kontzientziak esnarazten ditugu eta esperientziak trukatzen ditugu.
- Konprometiturik gaude gizartearen eraldaketarekin, eta bide horretatik, baita ere pertsona guztien erabateko garapenarekin.
Horretarako, 3 ekintza ildotan zentratzen dugu gure lana: Garapenerako lankidetzako proiektuak, Garapenerako hezkuntza, eta Ekintza humanitarioa. Hiru ekintza ildo horiek garatzeko ezinbestekoa da beste pertsona eta erakunde batzuekin sarean lan egitea eta komunitatearen parte-hartzea.
Ekimen-aldea:
- Hezkuntza proiektuak.
- Ekoizpen-, nekazaritza- eta azpiegitura-proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Osasun proiektuak.
- Emakumeen jabekuntzaren inguruko proiektuak.
- Demokrazia, parte-hartze eta giza eskubideen defentzarako proiektuak.
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
Parte hartzen dute:
Afrika. Amerika.
Lankidetza proektuak non: Peru, Etiopia
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: bai
Nazioarteko boluntariotza: bai
Formakuntza-praktikak: bai