Gipuzkoa
Larrin plaza 1
20550 Aretxabaleta GipuzkoaE-posta: garabide@garabide.eus
Telf: 943250397 - 688632433Bizkaia
Euskararen Etxea. Agoitz plaza 1
48015 Bilbao BizkaiaE-posta: garabide@garabide.eus
Telf: 943250397 - 688632433
GGKE: Garabide elkartea
Web orria: http://www.garabide.eus/
Lotura:
Bat ere ez
Era juridikoa:
Elkartea
Noiz sortu zen: 2005
Noiz sortu zen Euskadi: 2005
Koordinakundean sartu zen urtea: 2013
Helburuak eta nortasuna:
Garabide elkartea 2005ean sortu zen gobernuz kanpoko erakunde bat da eta hizkuntza lankidetzan lan egiten du. Euskararen biziberritze esperientzia partekatzen du hizkuntza gutxituak dituzten munduko hainbat komunitate linguistikorekin. Euskararen esperientzia sarri askotan inspirazio iturri praktiko bat da hizkuntza komunitate horientzat eta euren hizkuntzak indartzeko baliagarri zaie.
Garabideren ardatza da Euskal Herrian urtero egiten den formazio saioa, sei aste ingurukoa eta bertan parte hartzen dute komunitate indigena askotako 20 hizkuntza aktibistek. Horrez gain, Garabidek tokian tokiko komunitateetako formazio saioetan parte hartzen du eta hango prozesuak indartzeko proiektuak ere bultzatzen ditu. Euskal Herrian sentsibilizazio proiektuak egiten ditu, munduko hizkuntza aniztasuna erakutsi, horren balioez sentsibilizatu eta euskararen lekuaz eta balioez hausnartzeko. Azken urteetan Europako hizkuntza gutxituekin ere lanean ari da Garabide. Hauexek dira Garabiderekin lotura handiena izan duten munduko hizkuntza komunitateak: kitxuak, nasak, Yucatango maiak, maia kaqchikelak, nahuatak, maputxeak, aimarak, guaraniak, amazigak…
Ekimen-aldea:
- Hezkuntza proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Emakumeen jabekuntzaren inguruko proiektuak.
- Demokrazia, parte-hartze eta giza eskubideen defentzarako proiektuak.
- Gizarte eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Eragin politikoa.
- Bestelakoak.
Parte hartzen dute:
Europa. Afrika. Amerika.
Lankidetza proektuak non: Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Ekuador, Bolivia, Txile, Maroko, Aljeria, Frantzia
Gizarte eraldaketarako hezkuntza edo sentsibilizazio proiektuak: bai
Boluntariotza Euskadin: bai
Nazioarteko boluntariotza: bai
Formakuntza-praktikak: bai