GGKE: SETEM Hego Haizea
Garbi Jokatu 2012, kanpaina
Arropa Garbia Kanpaina-Euskadi Sarean (Medicus Mundi Araba, Kidenda, Bakea eta Elkartasuna Fundazioa, SETEM, sindikatuak eta kontsumitzaile elkarteak) azken hilabeteotan “Garbi Jokatu 2012” kanpainaren alde egin dugu lan. 2004an Atenasen egin ziren Jokoetatik, Garbi Jokatu kanpainak kirol-marka handiak eta Batzorde Olinpikoak estutzen ditu, 50 herrialde ingurutako milaka erakunde sozialen babesarekin. Kanpainak olinpiaden negozioarekin lotutako jantzigintzako langile guztien lan-eskubideak errespetatzea lortzea du helburu.
Garbi Jokatu Arropa Garbia Kanpainaren barruko nazioarteko kanpaina bat da, eta, Joko Olinpikoak direla-eta, mundu-mailan kirolean aritzeko materialak ekoizten lan egiten duten pertsonen eskubideak errespetatzea sustatzen du.
Zenbat eta gehiago izan, orduan eta aurrerapen handiagoak lortuko ditugu gure eskaeren arloan, eta, beraz, gure kanpaina hainbat modutan babestera animatzen zaituztegu:
1. Atxikipen indibidualak edo kolektiboak (taldeak, elkarteak...), kanpaina eta bere eskakizunak babesten dituzuela esanez, web orri honen bitartez: http://www.ropalimpia.org/es/juegalimpio/unete
edo euskadi@setem.org helbide elektronikora idatziz edo 944793664 telefonora deituz (SETEMen Bilboko bulegoa) eta 945120746 (Gasteiz).
2. http://www.ropalimpia.org/es/juegalimpio/unete web orriaren beheko aldean dauden material didaktikoak eta baliabideak erabiliz barneko sentsibilizazio-jarduerak edo aldarrikapen-ekintza publikoagoak egiteko, eta egin dituzuen gauzen argazkiak edo bideoak bidali ahal dizkiguzue, webgunean jartzeko.
3. Zuen web orrietan, blogetan, kontaktuei, ezagutzen dituzuen kirol klubetan eta sare sozialetan kanpainaren berri emanez; horren estekak bidali ahal dizkiguzue gure web orrian zuen partaidetza eta babesa jasotzeko.
Zalantzaren bat izanez gero edo oharren bat helarazi nahi badiguzue, jarri harremanetan SETEM Hego Haizearekin: euskadi@setem.org eta 945120746 edo 944793664.