GGKE: Alboan
Ikasturteberria!!
Gainean dugu iraila, badoa uda, eta egunak laburtzen hasiak dira. Atzera geratzen dira oporretako gomutak, iratzargailuak jo du eta ume askorentzat eskolara itzultzeko ordua iritsi da!
… …baina hezkuntzarik lortu ezin duten 72 milioi haurrentzat, errealitate hori amets hutsa da oraindik ere:Beren liburuak estalkiz bildu, motxilak bizkarrean hartu eta eskolara joan nahi luketen baina joan ezin diren 72 milioi ume daudelako.
ALBOANen, Jesusen Lagundiak EAEn eta Nafarroan sustatuko Garapenerako GKEan, argi asko dugu: gizartea duinagoa eta zuzenagoa izatera iritsiko bada, ezinbestekoa da pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzea.
Horregatik ari gara lanean injustiziak eta baliabiderik ezak pertsonei hezkuntza ukatzen dieten hainbat herrialdetan.