GGKE: Alboan
Guraso guztiok nahi izaten dugu gure seme-alabentzat zerik onena
Guraso guztiok nahi izaten dugu gure seme-alabentzat zerik onena. Eta gehien sufriarazten gaituena gure seme-alabei gu baino etorkizun hobeagorik izateko aukera guztiak emateko modurik ez izatea da. Kexka hau oso arrunta da Txaden
Txadeko hezkuntzari laguntzeko kanpainaren helburua da Fe y Alegría Guera eskualdean (Mongon) egiten ari den hezkuntza-lanari laguntzea. Fe y Alegríak 10 ikastetxe koordinatzen ditu, eta oinarrizko hezkuntzako 2.700 ikasle baino gehiagori laguntzen die. Horrez gain, sentsibilizazio-kanpainak egiten ditu ikasleen ia 1.000 gurasorekin.
Zehazki, ekintza hauei lagunduko die:
Ikasleak trebatu eta balioen arabera heztea. Eskola-sareko irakasleak trebatzea. Guraso-elkarteei laguntzea, hezkuntza-proiektuan eta eskolaren kudeaketan esku-hartze aktiboa izan dezaten. Dougoulko eskola eraikitzen amaitu eta Baïwangueko eta Bardangalko eskolak eraikitzen hastea. |
Web honetan informazio guztia aurkituko duzu zer gertatzen eta nola lagundu jakiteko!