TODOS CON EL SAHARA-Espainako estatuko gobernuari eskaera; Fronte Polisarioaren status diplomatikoa onartu dezan.
Duela hiru hamarkada baino gehiagotik
saharar herria borroka gaiztoan dabil
Marokoko Erreinuak, legea urratuz,
Saharar lurrak okupatu zituelako.
Saharar herriaren borondateari esker
dirau borrokak eta herri hau
erresistentziaren, duintasunaren eta
ausardiaren eredu da askatasuna
berreskuratu eta etorkizuna bakean,
demokrazian eta askatasunean eraikitzeko
eskubidearen aldeko borrokan.
Saharar herriak, herbestean zaildu den
herri txikiak, bere askatasunaren alde
borroka egiten jarraitzen du, egunero
eraikitzen du bere askatasuna,
bai babesean eta baita okupaziopean ere,
inposatutako ahanzturaren aurka borrokatuz.
Bere izaera nazionala aitortua izan dadin
nahi duen herria larrialdi egoeran bizi da
egoera larrian, biziraupen baldintzetan,
elikagai ezak estututa eta,
are okerragoa dena, Mendebaldeko
Sahararen legez kanpoko okupazioa
bultzatu edo behintzat onartzen duen
nazioarteko komunitatearen utzikeriaren
ondorioz kateatuta.
Ez zaitzatela eingainatu, Mendebaldeko
Saharako gatazka konpontzea ez da zaila.
Posible da ordu gutxi batzuetan irtenbide bat
diseinatzea autodeterminazio erreferendun bat
antolatuta. Gatazkahau ez da etnien artekoa
edo erlijioaren ingurukoa, ezta lurralde bat
lortzeagatik bi herrik duten gatazka ere;
Mendebaldeko Saharako gatazka legez kanpo
eta indarrez okupatutako lurralde baten
inguruko gatazka da.
Gu, zuen kausarekin bat egiten dugun mila
eta milaka, pertsona, zuekin izango gara
Sahara Askera bueltatzeko aukera duzuen
egun irrikatua iristen den arte. Han urrutian
ikus dezakegu une hori; borrokaren bidea eta
lur zati aske bat izateko ametsak bat egiten
duten leku hartan; basamortuko harearen
kolorea duen lur zatia, zuek itzuli eta gero,
hain mortua izango ez den eta askeagoa
izango den lurra.
www.saharaindependiente.com
Eta guk zer? www.todosconelsahara.comhelbidean sar zaitez eta sina ezazu argi gera dakien.
Sahara ez dago salgai. Amore emateari buruzhitzik ez.
www.todosconelsahara.com
sar zaitez eta sinatu