GGKE: INTERED Fundazioa
Garapenerako berdintasuna: emakumeak aurrera egiten badu, munduak ere bai
INTERED-EK "GARAPENERAKO BERDINTASUNA: EMAKUMEAK AURRERA EGITEN BADU, MUNDUAK ERE BAI" KANPAINA JAURTIKO DU
InteRedek datozen hilabeteotan Garapenerako berdintasuna: emakumeak aurrera egiten badu, munduak ere bai” kanpaina jarriko du martxan, gai nagusi gisa genero-ekitatea duena, giza eskubideen inguruan, justizia sozial eta pobreziari aurre egiteko ezinbesteko baldintza gisa ulertuta. 2008 eta 2009 urteetan gauzatuko den kanpainak, munduak aurrera egin dezan Genero Ekitaterantz aurrera egiteko beharraren mezua jaurtitzen du, munduan ekitate-ezaren mapa marrazten duten desberdintzak eta emakumeek garapenari egiten dioten ekarpena ikusgai eginez.
Kanpainaren helburuak emakumeek jasaten dituzten desberdintasunen aurreko jarrera kritiko eta solidarioa sortzen lagundu, emakumeek giza garapenari egiten dioten ekarpena ezagutarazi eta emakumeak keta gizonak Genero Ekitatean heztea dira. Beraz, kontua emakumearen lana familiako esparru pribatutik haratago ikusgai egitea da, beren ekimenak alor sozialean, ekonomikoan, politikoan eta beste hainbatetan zabaltzea, “beren ahotsa entzun dadin” erraztu eta tradizionalki gizon eta emakumeei esleitutako zereginak zalantzan jartzea da.
Kanpainari eta horri lotutako baliabideei buruzko informazio gehiagorako kontsultatu web-orri hau: