GGKE: Alboan
Puente Belice (Guatemala)
KANPAINA PUENTE BELICE
Zubiaren azpian, heziketa eta enplegu duinak
Aukera bat, Puente Beliceko neska gazte eta nerabeentzat.
Puente Belice, Guatemala Hiriburuan dagoen auzo bat da. Puente Belicearen azpian 700 familia inguru bizi dira, 5.000 pertsona inguru guztira. Populazio txikia izan arren Puente Beliceko baldintzak oso gogorrak dira:
- Langabezia edo lanbide ezegonkorrak.
- Indarkeria, familiaren barruan.
- Diru-sarrera eskasak.
- Baldintza txarretako etxebizitzak, erortzeko arrisku etengabean lurrikara edo eurite handiengatik.
- Gazteriari arreta falta.
- Maras taldeen (gazte gaizkileen bandak) ugalketa.
- Gehiegikeria sexualak neska kozkorrei eta nerabeei.
- Droga kontsumoa eta arma trafikoa.
- Alkoholismoa helduen artean.
120 erailketa eta ezin konta hala zauritu izan dira azken lau urteetan.
PROIEKTUA
Proiektuak, Puente Beliceko gazteriaren eta beren familien bizi-baldintzak hobetzea du helburu, emakumeenak bereziki, nerabeen eta gazteen bizitzari eragiten dioten pobreziaren eta indarkeria-kulturaren zirkulua hautsiz, elkarren artean osagarriak diren hiru lan-lerroren bidez:
Heziketa Formala: �Puente Beliceko Ikastetxeak� lehen hezkuntza, oinarrizko heziketa (bigarren hezkuntza) eta batxilerrak ematen ditu, Fe y Alegría eta Irrati Heziketako Guatemalako Institutuaren laguntzaz. Horrez gain, orientabidea ematen zaie, unibertsitate ikasketak ala lanbide heziketakoak jarraitu erabakitzeko, proiektuak ikasleen partehartzea aurreikusten du, ikastetxearen kudeaketan eta proiektuan bertan, heziketarako bitarteko gisa. Era honetan, etorkizunari aurre egiteko gai senti daitezen nahi da, horretarako baliabideak izanez eta identitate eta taldeko kide sentimendua eraginez, �maras� taldeei aurre hartzeko bide gisa jokatzen du honek.
Hazkunde Pertsonala: Auto-estimua eta duintasuna, taldeko izatea eta identitatea, solidaritatea, bake-kultura eta etorkizunaren ikuspegia, beren buruan, beren aukeretan eta besteenganako errespetuan konfiantza berreskuratzen lagun diezaien, honako hauen bidez:
- Lagun egite psikologikoa eta auto-estimuaren tratamendua.
- Sexu-heziketa.
- Balioen eskola.
- Gatazkak bake-bidez konpontzeko prestakuntza.
Lan-munduan sartzea: Enpresekin hitzarmenak zehaztea bilatzen da, gazteek egun erdiz lan egin eta familiei baliabideak eman diezazkien, gainerako denbora prestatzen eta ikasten igarotzeko. Lanbidea bera heziketa-bide bilakatzen da, duintasun eta ziurtasun egoeran bizi denean, eta beren arazo ekonomikoak eta beren familienak konpontzen laguntzen dienean.
Guatemala Hiribururaino zubi ekonomiko bat eraikiz, lankide izateko gonbita egiten dizugu.Puente Beliceko neska-mutilak jarri dira martxan beren bizitza eta beren familiena hobetzen saiatzeko. Beren ahaleginak, orain, gure laguntza osoa behar du. Adibidez: ... 5 � emanez, neska edo mutil batek egun bateko irteera kulturala goza dezake bere ingurune gatazkatsutik urrun.
|