GGKE: Enraíza Derechos
Elikatzeko eskubidea. Premiazkoa
Nazio Batuek adierazi dute behar bezala elikatzea funtsezko giza eskubidea dela eta Estatuek gai horrekin lotutako hainbat betebehar dituztela; horrez gain, adierazpen horren arabera, gizarte osoak du gai horrekiko erantzukizuna. Hala ere, 850 miloi gizaki –garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak eta landa- gosez eta gaizki elikatuta bizi dira eta ez dute inolako aukerarik elikagaiak ekoizteko beharrezkoak diren baliabideak lortzeko eta, horrenbestez, bizitza betea eta duina bizitzeko.
Prosalusek, Espainiako Caritasek, Mugarik gabeko Albaitariek eta Mugarik gabeko Ingeniariek “Elikatzeko eskubidea. Premiazkoa” kanpaina sustatzen dute. Honako hauek dira kanpainaren proposamen nagusiak:
- Elikatzeko eskubidearen eraginkortasuna, elikadura subiranotasunaren aldeko politika baten esparruan.
- Elikatzeko eskubidearekiko errespetua, babesa eta bermea, funtsezko giza eskubide gisa.
- Politika publikoen berrikuspena eta behar adina baliabideen hornidura, elikatzeko eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko.
- Nazioarteko komunitateak izenpetutako politikek eta akordioek errespetatu egin behar dute elikatzeko eskubidea.