GGKE: Medicusmundi Gipuzkoa
LARRIALDIA-Lagun gaitzazu Etiopian Covid19ari aurre egiten!
Dakizuenez, Covid19a epidemia global bilakatu da eta Etiopiara ere iritsi da.
Datuak,
oraingoz, ez dira gure ingurune hurbilekoak bezain larriak, baina
kontuan hartuta herrialdeak duen osasun sistema ahula, besteren artean,
beldur gara kasuek gora egingo ote duten. Egunetik egunera, mantso bada
ere, kasuak gehitzen doaz. Somali eskualdean tokiko bazkide dugun
Pastoralist Concern elkarteak ohartarazten gaitu bere populazioak,
herrialdeko ahulenetako batek, duen arriskuaz.
Egoera horretan,
hainbat behar aipatu dizkigu, nola diren infekzioa prebenitzeko kartelak
eta esku orriak argitaratzea, osasun langileentzat babes ekipamenduak
lortzea eta eskuak garbitzeko instalazioak jartzea, denak ere
ezinbestekoak gaixotasunari aure egin ahal izateko.