GGKE: Nazioarteko Elkartasuna
AFRIKA INSPIRAZIO-ITURRI KANPAINA: EGUNGO EMAKUMEZKOAK
Giza Eskubideei, demokraziari, genero-berdintasunari eta garapenari dagokienez, Afrikan aldaketa garrantzitsuak ari dira gertatzen. Prozesu hori dela eta, beharrezkoa da emakumezkoen parte-hartzea nabarmentzea, esparru guztietan, gainera. Izan ere, lidergo berritzailea egikaritzen ari dira, zeinak etorkizunari begirako bidea adierazten duen. Alabaina, aldaketa sozialaren eta garapenaren eragile diren andrazkoen lan garrantzitsu hori ez da oso ezaguna nazioarte-mailan. Bada, emakumezko horien lana andrazkoen parte-hartze berdintasuna ari da bultzatzen erabakiak hartzeko prozesuetan, bai eta, arlo orotan, beren lidergoa ere.
Nazioarteko Elkartasunaren iritziz, kontinentearen garapen iraunkorraren alde borrokan ari diren Afrikako emakumezko buruzagi horiek mundurako inspirazio-iturri izan daitezke, eta asko ikas daiteke haiengandik. Horrenbestez, kanpaina hau Afrikaren berri ematean datza, baina azken hamarkadetan eraginik handiena izan duten andrazko buruzagien istorioen bitartez. Xedea da Afrikako emakumezkoen aktibismoa agerian uztea eta hedatzea, eta, era berean, Afrikako Andrazkoen Giza Eskubideen zabalkundea eta babesa euskal herritarren artean sustatzea.
Ezagut itzazu inspirazio-iturri diren emakumezko horiek Baliabide Afrikanisten Zentroaren (CREA, gaztelaniazko siglak) webgunean: http://www.crea-africa.org/novedades/noticias/
* Kanpaina Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker garatzen ari gara.