GGKE: SETEM Hego Haizea
Arropa Garbia Kanpaina babesteko crowdfunding-a
Arropa Garbia Kanpainaren jarraipena eta ehungintza-industriaren esklabo baldintzak ezabatzeko egiten duen lana arriskuan dago, eta laguntza behar du. Horregatik, martxan jarri berri dugun crowdfunding kanpaina hau babesteko eskatu nahi dugu #NecesitoRopaLimpia hashtaga erabilita.
Ehungintza eta oinetakoen industrian lan baldintza duinak lortzen jarraitu nahi du kanpainak, eta horregatik abiatu dugu crowdfunding hori. Goteo.org plataformaren bidez, kanpainak gutxienez 12.000 euro bildu nahi ditu 40 eguneko epean.
Laguntza eskatu nahi dugu https://eu.goteo.org/project/necesito-ropa-limpia helbidea zabalduz, edo dirulaguntza eginez, ahalik eta azkarren gutxieneko kopurura iritsi gaitezen.
Edozein ekarpen ongietorria izango da! Eskerrik asko!