GGKE: Alboan
KONGO, EMAKUMEA IZATEKO LEKURIK TXARRENA
Kongoko ekialdeko gatazkan, emakumeak dira lehenengo biktimak. Sakon errotutako ohiturak direla eta, emakumeek beren gain hartzen dituzte familiako karga eta ardura guztiak, eta, horrez gainera, gatazkak giroa erabat gaiztotu duenez, era guztietako indarkeria jasateko arriskuan daude.
Kongoko ekialdeko gatazkagatik lekualdatutako emakumeei lagundu diezaiekezu, ALBOANek eskualde horretan dituen proiektuak diruz lagunduz.