GGKE: Alboan
Eskubide eta duintasunaren aldeko Europa batengaitik: #YoSoyTierraDeAcogida sinatu ezazu
ALBOAN GKEtik, Jesusen Lagundiaren Gizarte Sektorearen elkarteen parte garen heinean, #YoSoyTierraDeAcogida adierazpenarekin bat egitera animatzen zaitugu.
Europak lekualdatutako pertsonei eta errefuxiatuei ematen ari dien gaitzespen erantzunaren aurrean, harrera lurra izan nahi dugu.
Manifestu honen bidez gure ahotsa aditzera eman nahi dugu eta gure ordezkari politikoei babesa eta harrera exijitu nahi diegu.