- Otsailaren 27an mende erdia beteko da Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zenetik.
- 50 euskal erakundek baino gehiagok manifestu bat sinatu dute Gasteizen, urteurrena ospatzeko: alderdi politikoak, sindikatuak, GKEak eta elkartasun kolektiboak… tartean Euskadiko GGKEen Koordinakundea.
- Erakunde sinatzaileek saharar herriaren autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea aldarrikatu, nazioarteko elkartasuna indartzeko deia egin eta Mendebaldeko Sahararen deskolonizazio prozesua babestu dute.
Mendebaldeko Sahara espainiar kolonia bat da, deskolonizatzeke dagoena, Lurralde Ez Autonomoa, Nazio Batuen terminoetan, eta gainera, Marokoren okupazio atzerritarraren menpe dagoena.
Afrikako kontinenteko azken kolonia, halaber, 2.700 kilometro baino gehiagoko harresi militar batek zatitzen duen lurraldea da, pertsonen aurkako lurreko mina kopuru handiena duen eremuetako bat, lurraldea, familiak berak –hamarkadatan krudelki bananduak– banatzen dituena, eta haien baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioa blindatzen duena.
Espainiak bere erantzukizunak uzteko alde bakarreko erabakia hartu zuenetik berrogeita hamar urte igaro direnean, ez NBEk ez Nazioarteko Komunitate osoak ez dute benetako interesik erakutsi gatazka konpontzeko; izan ere, 2020ko azarotik, Marokok su-etena hautsi zuenetik, egoera degeneratu egin da gatazka berriro armatu bihurtuz, eta gerra hasi da berriz. Nazioarte mailan egoera bere horretan mantentzeak betikotzen ditu lurraldearen legez kanpoko okupazioa, jatorrizko biztanleriaren errepresioa, erbestealdi masiboa eta potentzia okupatzaileak bere baliabide naturalen espoliazioa, beste estatu eta enpresa transnazional batzuen konplizitatearekin.
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 50. urteurrena dela eta, manifestu hau sinatzen duten erakundeek, euskal gizarteak Saharako Herriarekin duen elkartasun historikoaren isla gisa:
AITORTZEN eta BERRESTEN DUGU:
- Saharar Herriaren determinazio librerako eskubidea, eskubide besterenezina, iraunkorra eta baldintzarik gabekoa dena.
- Eskubide hori, historikoki, hainbat modutan erreklamatu izan da, eta horren adierazpen nagusia Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatzea izan da, 80 herrialde baino gehiagok onartutako estatua eta Afrikako Batasuneko eskubide osoko kidea.
- Saharar herriaren eta bere ordezkari legitimoa den Fronte POLISARIOAREN erresistentziarako eta borrokarako eskubidea, independentzia, lurralde-osotasuna, batasun nazionala eta menpekotasun kolonial eta atzerritarretik askapena lortzeko.
- Saharar herriaren subiranotasun iraunkorra bere baliabide guztien gainean, autodeterminaziorako eskubidearen osagai den aldetik.
- Saharako Errepublikaren aurrerapenak eta lorpenak, herritarren ongizateari, segurtasunari eta parte-hartze demokratikoari dagokienez; egoera oso gogorrean garatu arren, estandar altuak lortu baititu hezkuntzan eta osasunean, besteak beste.
- Gure esker ona, afektua eta hurbiltasuna Saharar Herriarekiko, baita bere Estatu independentean askatasunean, bakean, justizian eta duintasunean bizitzeko duen eskubidearekiko ere.
SALATZEN DUGU:
- Espainiako gobernuen jarrera amore-emailea, potentzia administratzaile gisa duten erantzukizuna bere gain hartu beharrean, estatu okupatzailearekin zuzenean lerrokatzen baitira, sinatu eta errespetatzen omen dituzten deskolonizazioaren arloko nazioarteko zuzenbidearen arau guztiak urratuz.
- Okupazioaren ekonomia finantzatzen duten eta horri etekina ateratzen dioten enpresa eta erakundeen konplizitatea, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak espoliatzen lagunduz.
EXIJITZEN DUGU:
- Marokori, Potentzia okupatzaileari, Mendebaldeko Sahara okupatuaren lurraldean bere presentzia ilegalari berehalako amaiera eman diezaion.
- Estatu espainiarrari, Potentzia Administratzaileari, beharrezko neurriak har ditzala saharar herriaren determinazio askerako eskubidearen eraginkortasuna sustatzeko.
- Espainiako Gobernuari, konponbide justu eta behin betikoa lortzeko beharrezkoak diren ekimen politikoak bultza ditzan, oinarritzat hartuz Mendebaldeko Saharako herriarentzat autodeterminazio aske eta justuko erreferenduma ziurtatu behar duen Mendebaldeko Sahararako Nazio Batuen Bake Plana, bi aldeek -Fronte POLISARIOak eta Marokok- onartu eta Segurtasun Kontseiluak ontzat eman dutena.
ELKARTASUNA ADIERAZTEN DIEGU:
- Saharako preso politikoei, Marokoko kartzeletan dituzten bizi baldintzengatik gure kezka sakona adieraziz.
- Saharako emakumeei, kanpalekuetako eta lurralde okupatuetako aktibista gisa, zapalkuntza eta okupazio militar marokoarraren aurrean bizitza eta borroka sostengatzen baitute.
- Saharako gazteei, kanpamenduetan zein okupaziopean bizi baldintza bereziki zailei aurre egiten baitiete, eta tinko eusten baitiote beren lurra, etorkizuna eta destinoa berreskuratzeko konpromisoari.
- Giza eskubideen defendatzaile guztiei, Marokoren okupazio eta errepresioaren pean atsedenik gabe borrokatzen baitira giza eskubideak benetan baliatzeko, baita determinazio askerako eskubidea ere.
BIDEAN BETI LAGUN IZANGO ZAITUZTEGU!
Atxikimenduak
Behean ageri diren erakundeek bere atxikimendua adierazi diote Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak sustatutako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 50. urteurrena. 50 urte saharar estatua eraikitzen manifestuari:
Bestelako elkartasun taldeak
- Asociación Africanista Manuel Iradier
- Paz con Dignidad
- Bixi Bixi K.E
- Euskadiko GGKEen Koordinakundea, 18 erakunderen babesarekin
- Ekologistak Martxan
- Mundubat Fundazioa
- Hegoa – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
- Lumaltik Herriak
- Movimiento Democratico de Mujeres Euskadi
- Mugarik Gabe
- TxiapasEKIN
Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna
- AFANIS
- SEADen Lagunen Elkartea Donostia
- SEADen Lagunen Elkartea Araba
- Atfal Getxo elkartea
- Darahlizumaia elkartea
- AMAL Saharar Herriaren Lagunen Elkartea
- FATH Leioa elkartea
- Rio de Oro Durangaldea elkartea
- Salam Barakaldo elkartea
- Shifa elkartea
- Txingudi Saharekin Tadamum Elkartea
- Yaalah Elkartea
Erakunde politikoak
- Alternatiba
- Berdeak-Equo
- EAJ-PNV
- EH Bildu
- Euskal Herria Bai (EHBai)
- Euskal Herriko Kontseilu Sozialista
- Eusko Alkartasuna
- Ezker Anitza-IU
- Ezkerra-Berdeak
- Partido Popular
- PCE-EPK
- Podemos Euskadi
- Sumar Mugimendua
Erakunde sindikalak
- ELA
- ESK Sindikatua
- ETXALDE Nekazaritza Iraunkorra
- HIRU Sindikatua
- LAB
- Steilas sindikatua
- UGT Euskadi



