Gardentasunarekin eta kontuen argitasunarekin dugun konpromisoaren ildotik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak 2024. urtean egindako lanaren laburpena aurkeztu du.
2024 urte bizia izan zen euskal lankidetzarentzat, oro har, eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearentzat, bereziki. Besteak beste, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea onartu zen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren eta Gazako genozidioa areagotu zen.
Nazioarteko testuinguru konplexu horretan, Koordinakundeak hainbat arlotan lan egiten jarraitu zuen: nazioarteko lankidetzarako politika publikoen alde, garapen jasangarrirako politiken koherentziaren alde, mobilizazioaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren alde, ikuspegi feministadun lankidetzaren alde, sektorea indartzearen alde… eta baita gizartea eraldatzeko komunikazioaren alde ere.
Gure urteko memoriak aukera ematen digu GGKEekin, erakunde publikoekin, beste kolektibo batzuekin eta euskal gizartearekin partekatzeko Euskadiko GGKEen Koordinakundearen urtebeteko lan kolektiboaaren emaitza. Gainera, gardentasunerako eta kontuak emateko dugun tresna nagusietako bat da.
2024. urteko gure lanaren laburpen bat ikus dezakezu bideo-memoria honetan:
Beti bezala, memoria PDF formatuan ere kontsultatu, irakurri, deskargatu eta partekatu dezakezu:
Eskerrik asko gure jarduera ahalbidetzen duten laguntzaile eta boluntario guztiei, GGKEei, gizarte mugimenduei, komunikabideei, erakunde publiko eta pribatuei, etab.
Aurreko urteetako memoriak gure webguneko Gardentasuna atalean aurki ditzakezu.



