Urtero bezala, Euskadiko GGKEen Koordinakundetik Hezkuntza Baliabideen Katalogoa eguneratuko dugu, euskal GGKEek azken urtean sortutako hezkuntza materialekin.
Iaz bezala, formularioen bidez egingo dugu, bat hezkuntza baliabide bakoitzeko. Asmoa da formulario berean informazioa euskaraz eta gaztelaniaz igo ahal izatea.
Proposamenak bidaltzeko azken eguna abenduaren 9a izango da, asteartea.
Edozein zalantza edo arazo tekniko argitzeko, hezkuntza@ongdeuskadi.org helbidera idatz dezakezue.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.



