Yayo Herrerorekin ikastaro bat 2026ko SETEMen Balio Faktoriari hasiera emateko

SETEM Hego Haizeak ekofeminismoan sakontzeko ikastaro batekin inauguratuko du bere 2026ko prestakuntza-eskaintza. Urtarrilaren 24an izango da, larunbata, eta Balio Faktorian maiatza bitartean programatuko den lehenengo jarduera izango da.
Bueltan da Balio Faktoria! Urtarrilaren amaieran SETEMek bere prestakuntza-gunea irekiko du berriro, eta maiatzaren amaierara arte luzatuko du programazioa. Hamar jarduera baino gehiago izango dira, eta gai hauen ingurukoak izango dira: ekofeminismoa, antimlitarismoa eta finantza etikoak, arroparen kontsumoa edo etxerako produktuen kontsumoa. Lehenengo jardueren informazioa dagoeneko kontsulta daiteke eta webgunean izena emateko aukera dago.

Inaugurazio ekitaldia urtarrilaren 24an, larunbata, izango da. Oraingo honetan, programazioari hasiera emango diogu Yayo Herrerok eta Salome Preciadok gidatuko duten ikastaroarekin. Garai latzetan bizitza defendatu: begirada ekomeninista bat egungo munduari. Jarduera honen bidez, ekofeminismoaren kontzeptuan sakonduko dugu, bai eta haren historian eta gure eguneroko bizitzan gurutzatzen den moduan ere.
Horretarako, ikuspegi ekofeministatik aztertuko dira gure bizi-eredua eta bizitzaren aurkako gaurkotasuna duten gaiak, hala nola ingurumenaren arloko gerrak eta atzerakadak. Sakatu hemen ikastaroari eta bere dinamizatzaileei buruzko xehetasun gehiago jakiteko, Yayo Herrero eta Salome Preciado, biak ala biak ikerketa eta aktibismo ekofeministan ibilbide zabala dutenak.
Ikastaroa Gasteizko El Pilar Gizarte Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan egingo da, urtarrilaren 24an, larunbata. Bi zati izango ditu: 10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etik 19:30era arte. Parte hartzea doakoa da, baina hemendik eman behar da izena.
Elkartasun auzolandegiak
Urtarrilean ez da soilik Balio Faktoria martxan jartzen. Gainera, 2026ko elkartasun auzolandegietan izena emateko epea ere ireki da. SETEMek antolatutako esperientzia honek aukera ematen du udan Latinoamerikara bidaiatzeko hilabete bat edo bi hilabetez eta landa-komunitateekin bizitzeko, bertako errealitateak ezagutzeko… SETEMek Kolonbian, Guatemalan, El Salvadorren… lankidetza-proiektuak dituzten erakundeen eskutik egiten dira.
21 urte baino gehiago badituzu eta elkartasunera hurbildu nahiko bazenu, begiratu xehetasun guztiak eta eman izena otsailaren 27ra arte.

