Tantaz Tanta, Eskubideak Defendatzen kontakizun lehiaketaren VI. edizioa

medicusmundi arabak eta Alboan fundazioak Vitoria-Gasteizko Udalak  finantzatutako literatura-lehiaketa honen VI. Edizioko deialdia luzatzen dugu.

PUBLICADO EL:

30 Urt. 2026

POR:

Medicusmundi Araba

EN CATEGORÍA::

medicusmundi arabak eta Alboan fundazioak Vitoria-Gasteizko Udalak  finantzatutako literatura-lehiaketa honen VI. Edizioko deialdia luzatzen dugu.

Kontakizun laburren gaia multinazionalek gidatutako makroproiektuen salaketa izan beharko da, zeinek Hego Globaleko milaka pertsonentzat uraren giza eskubidea errealitate bihurtzea eragozten duten.

Gero eta ugariagoak dira herri mugimenduak, jatorrizko herrienak bereziki, horietako asko emakumeek gidatuak, makroproiektu horiek eta horien ondorioak salatzen dituztenak. Horien artean dago, besteak beste, Espainiako Cobra enpresa (ACS Taldea), Guatemalako Alta Verapazen duen proiektu hidroelektrikoa, 29.000 quekchí herritar indigenaren bizitza arriskuan jartzen duena. Halaber, Peruko Cajamarca meatze-eskualdean garatzen diren erauzketa proiektu handiak ere badaude; bertan, Servicios Educativos Rurales (SER) erakundeak eta medicusmundi Arabak proiektuak bultzatu dituzte kutsatutako eremuetan edateko uraren sarbidea bermatzeko. Alboanek ere kaltetutako komunitateekin eta tokiko erakundeekin batera lan egiten du giza eskubideen eta lurraldearen defentsan, komunitate-ahalduntzeko prozesuak babestuz eta desberdintasuna eta ingurumen-hondatzea sortzen dituzten ekonomia garapen ereduak zalantzan jartzen dituen herritartasun kritikoa sustatuz. Kolonbian Instituto Mayor Campesino (IMCA)-rekin edo Honduraseko ERIC–Radio Progresorekin batera, nekazari eta herri indigenetako komunitateei laguntzen die uraren eskubidea defendatzen, ibaiak, akuiferoak eta lurraldeak mehatxatzen dituzten erauzketa- eta energia-proiektuen aurrean. Antolakuntza-indartzearen, komunitate-prestakuntzaren, ikerketa sozialaren eta komunikazio herrikoiaren bidez, aliantza horiek ur-iturriak babestea, lurraldearen kudeaketa komunitarioa, eskubideen urraketen salaketa publikoa eta ura ondasun komun eta giza eskubide gisa defendatzea sustatzen dute.

Aurkeztutako kontakizunak ezin izango dira aurretik sarituak izan, gaztelaniaz edota euskaraz idatzita egon daitezke, eta originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Formatua librea izango da.

Originalen luzera 2 orrikoa izango da gehienez, alde bakarrera, DIN A-4 tamainan, orrialde bakoitza 25 eta 30 lerro artekoa, Arial tipografian, 12 tamainakoa eta 1,5eko lerroartekoa. Lan bakarra aurkez daiteke egile bakoitzeko.

Lanak bi bidetatik aurkeztu ahal izango dira (bietako bat aukeran):

  • Posta arrunta. Aurkeztutako lanak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, egilearen izenik eta sinadurarik gabe, izenburuarekin eta izengoitiarekin. Barruan beste gutun bat sartuko da, izengoitia eta obraren izenburua jasoko dituena. Barruan egilearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefono-zenbakia egongo dira. Posta arruntez (bidaltzailea adierazi gabe) honako helbide honetara bidaliko da: medicusmundi Araba, Los Isunza kalea 9, 1. esk., 01002 Vitoria-Gasteiz. Helbide honetan ere entregatu ahalko da (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara).
  • Bide elektronikoa. Lanak alava@medicusmundi.es helbidera bidali beharko dira, izen-abizenak adierazi gabe. Kontaketa saritua izango balitz, datuak bide horretatik bertatik eskatuko lirateke.

Lanak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 1etik otsailaren 28ra bitartean. Geroago iritsitakoak onartuko dira betiere zigilu-markan edo ziurtagiriaren zigiluan data hori edo lehenagokoa agertzen bada.

Epaimahaiak 2026ko martxoaren 15ean emango die epaia kontakizun irabazleen egileei. medicusmundi Arabaren eta Alboanen sare sozialetan eta webguneetan argitaratuko da. Sariak Uraren Mundu Eguneko ospakizun-ekitaldian emango dira, 2026ko martxoaren 22an, Vitoria-Gasteizen.

medicusmundi Arabak eta Alboanek beregain hartzen dute aurkeztutako lanen benetakotasuna bermatzeko egokitzat jotzen dituzten neurriak hartzeko ahalmena.

 Sarien zenbatekoa honako hau izango da:

  • saria, 400 €
  • saria, 200 €
  • saria, 100 €
  • (Zergak  barne)

Balorazio-irizpideak

  • Obren kalitate artistikoa eta teknikoa.
  • Kontakizuna proposatutako gaiaren inguruko Hegoalde globaleko errealitateekin lotzea.
  • Proposatutako gaia jarraitzen ez dituzten kontakizunak ez dira baloratuko.