Farmamundiren azterlanak agerian jarri du Euskadin bizi diren emakume afrikarrek 13 oztopo dituztela osasun-arreta eskuratzeko orduan
Farmamundik Osasuna eta migrazioa: Erdialde-Ekialdeko Afrikako emakumeek Euskadin osasun-arreta eskuratzeko dituzten oztopo intersekzionalak eta genero-oztopoak azterlana aurkeztu du, eta, bertan, Ugandako, Kongoko EDko, Etiopiako, Somaliako, Kenyako edo Angolako emakumeen osasun-eskubidearen erabilera zailtzen duten 13 oztopo nagusi dokumentatu dira (oztopo administratiboak eta arrazakeriako esperientziak, besteak beste).

PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORÍA::
Farmamundik Osasuna eta migrazioa: Erdialde-Ekialdeko Afrikako emakumeek Euskadin osasun-arreta eskuratzeko dituzten oztopo intersekzionalak eta genero-oztopoak azterlana aurkeztu du, eta, bertan, Ugandako, Kongoko EDko, Etiopiako, Somaliako, Kenyako edo Angolako emakumeen osasun-eskubidearen erabilera zailtzen duten 13 oztopo nagusi dokumentatu dira (oztopo administratiboak eta arrazakeriako esperientziak, besteak beste).
Haien agerpen demografikoa murritza bada ere, eskualde horretako 1.200 herritar baino ez daudelako Euskadin erroldatuta, txostenak argi eta garbi uzten du emakume horiek egiturazko oztopoei aurre egin behar dietela euskal osasun-sisteman; esate baterako, erroldatzean irregulartasunak sortzea, interpreterik ez egotea, eten digitala jasatea, afrikarren gaixotasun prebalenteak zein diren ez jakitea, osasun mentalaren arloan zailtasunak edukitzea eta genero-desberdintasunak sortzea, besteak beste.
Cidalia aholkularitza-enpresak egindako azterlanean, arazoaren garrantziaren adierazgarri diren lekukotasunak azaltzen dira:
- “Garaiezinak bagina bezala tratatzen gaituzte. Emakumea, beltza, gaztea… Beraz, ezin du minik eduki” (emakumea, Etiopia).
- “Oso frustragarria da zure arazorako irtenbidea duenarekin komunikatu ezin izatea” (emakumea, Kongoko ED).
- “Inork ez zuen ikusi depresioa neukala. Oso-oso txarto egon nintzen hiru urtetan” (emakumea, Kongoko ED).
Irati Muñecasek, Farmamundik Euskadin duen arduradunak, nabarmendu duenez, “gaur egun, benetako ahalegina egiten da, osasun-sistema bera aktiboa da, instituzioek zein erakunde sozialek konpromisoa hartu dute eta hainbat ekimenek gizaki guztiek osasun-arreta eskuratzeko aukera dutela ziurtatzea daukate helburu”. Hala ere, Farmamundiren ustez, azterlanak “agerian jartzen du berehalako erantzun instituzionala behar duten egiturazko arazoak daudela, eragin zuzena daukatelako emakume horien osasunean”.
Txostenean, neurri zehatzak proposatzen zaizkie instituzioei eta osasun-sistemei; esate baterako, osasun-arreta eskuratzeko aukera unibertsalaren benetako ezarpena, kultura arteko bitartekaritza egonkorra edo osasun-langileen prestakuntza, besteak beste. “Ikerketa hau ekarpen txikia baino ez da, osasun-arreta inklusibo eta berdintasuneranzko bide kolektiboan ekarpen konstruktiboa izango delakoan gauden arren”, adierazi du Irati Muñecasek.
Ikerketaren ondorioak eta gomendioak https://tatulotura.farmamundi.org webgunean daude eskuragarri.
Ikerketa hau Farmamundik Euskadin Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzarako daukan Estrategiaren parte da. Izan ere, erakundeak EMESCOrekin eta African Humanitarian Actionekin eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzaz Ugandan abian jartzen duen lan humanitarioa garatu bitartean ezartzen du estrategia hori.

