Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamargarren edizioak ahotsa altxatu du gorroto diskurtsoen aurrean

Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamargarren edizioko momentu batzuk, 2025eko abenduaren 25ean Aldaben.
  • Azaroaren 20an, ostegunean, gorroto diskurtsoen gaia jorratu du Gasteizko GGKEen urteroko topaketak.
  • Quinndy Akeju arrazakeriaren aurkako ekintzaileak aurkeztu du ekitaldia, Hego Globaleko bi ahotsekin: Katherine Escobar sindikalista, Giza Eskubideen defendatzailea eta El Salvadorreko trans aktibista; eta Estela Díaz, Buenos Airesko Emakumeen eta Aniztasunaren ministroa (Argentina).
  • Jardunaldiak tokiko hainbat esperientzia ere bildu ditu, Gasteiz Anitza, ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea eta Lumagorri – Ikusguneren eskutik.
  • Gainera, Alarma Morearen musikak, Almu Lasacreren bakarrizketa antirrazistak eta Gasteiz en Conexión lehiaketaren lehen edizioak balioa eman diote kulturaren eta artearen botere eraldatzaileari.

Azaroaren 20an, ostegunean, Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamargarren edizioa izan zen Aldabe Gizarte Etxean. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak urtero antolatzen du Arabako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen topaketa, gasteiztarrek munduarekin duten lotura eta elkartasun globala balioesteko helburuarekin.

Aurtengo edizioa Quinndy Akeju aktibista antirrazistak aurkeztu du, eta gorroto diskurtsoen gaia jorratu du, Ez gara haters, herria gara. +Pueblo, -Odio lelopean. Antifeminismoa, arrazismoa, xenofobia eta LGTBI+fobia (besteak beste) sustatzen dituzten diskurtsoei aurre egitearen garrantzia nabarmendu nahi izan du jardunaldiak, bai eta proiektu eta ekimen herrikoiak zein instituzionalak eraikitzearen beharra ere. Izan ere, ezinbestekoa da elkartasuna artikulatzea maila lokal eta globalean, bai, baina baita gorroto diskurtso horiek seinalatutako kolektiboak eta pertsonak ahalduntzea eta modu aktiboan inplikatzea ere.

Horretarako, Gasteiz en Conexión 2025 jardunaldiak bi mahai-inguru izan ditu. Horietako batean, Katherine Escobar (El Salvador) eta Estela Diaz (Argentinatik) Hego Globaleko emakumeen esperientziak bildu dira. Bestalde, tokiko esperientzien mahaiak balio izan du Gasteiz Anitza, ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea eta Lumagorri – Ikusgune ekimenen lana hobeto ezagutzeko.

Horrez gain, Alarma Morea taldearen errunba flamenko feminista eta euskaldunak, Almu Lasacre umoregile, gidoilari eta podcasterraren bakarrizketa antirrazistak, eta Gasteiz en Conexión lehiaketaren lehen edizioak balioa eman diote kulturaren eta artearen botere eraldatzaileari.

Gainera, Alberto Díaz Díaz ICLI Lankidetzarako Ingeniaritza erakundeko teknikariak ere parte hartu du, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Arabako GGKEen izenean.

Jarraian, Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioaren bideo osoa ikus dezakezue:

Jardunaldia bi bideorekin hasi da. Horietako batek Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamar urteko ibilbidea (2016-2025) errepasatzen du, azken hamarkadan antolatutako edizio bakoitzeko kartel eta argazkiekin:

Gainera, beste bideo batek gorroto diskurtsoen aurkako testigantzak eta horiei aurre egiteko lan esperientziak bildu ditu; tokian-tokikoak, Gasteizen edo Bizkaian, baina baita Hego Globalekoak ere, Peru, Argentina edo El Salvadortik:

Begirada zabaltzen, Gasteiz mobilizatzen

Quinndy Akeju ekintzaile antirrazista eta Afrocolectiva proiektuaren sortzailekideak aurkeztu du ekitaldia. Afocolectiva deseraikitzerako komunikabide afrofeminista, antirrazista eta panafrikanista da, eta Instagramen 250.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.

Alde batetik, Begirada zabaltzen izeneko blokean, Hego Globaleko bi testigantza izan dira:

  • Katherine Escobar (El Salvador), emakume trans, sindikalista eta Giza Eskubideen defendatzailea. Gaur egun, Emakumearen Garapenerako El Salvadorko Institutuko Langileen Sindikatuko (USTTISDEMU) Prestakuntzako idazkaria da, bai eta Langile Klasearen Defentsarako Batasun Nazionaleko (UNT) Emakumeen eta Inklusioaren idazkaria.
  • Estela Díaz (Argentina) Buenos Aires probintziako Emakumeen eta Aniztasunaren ministroa da 2019az geroztik; herrialde osoan ministerio maila duen genero politiken organo bakarraren buru, alegia. Ibilbide luzea du militante sozial, sindikal eta feminista gisa.

Bestalde, Gasteiz ez da geldirik geratzen blokean, gorroto diskurtsoen aurkako tokiko hainbat esperientzia ezagutu dira:

  • Gasteiz Anitza: kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako herri mugimendua. Peio Salazarrek parte hartu du.
  • ZAS!: Euskadiko Zurrumurruen aurkako Sarea. Bulo eta estereotipoei aurre egiten die. ZAS!-en izenean aritu da Marta Tejada, Amekadi Elkarteko bideratzailea eta ZAS! elkarteko Batzordeko kidea; komunikazio lanak egiten ditu bertan.
  • Lumagorri: zisheterosexismoaren aurkako elkartea eta Ikusgune – Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiaren kudeatzailea. Lumagorri eta Ikusguneren aldetik, Klaudia Ugartek parte hartu du.

Sari banaketa

Ekitaldiaren azken txanpan, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak sariak banatu dizkie Gasteiz en Conexión lehiaketaren lehen edizioko irabazleei. Lau lanek -bideo bat, bi marrazki eta poema bat- 100 eurorainoko sariak jaso dituzte material artistikoan gastatzeko, Artearen bidez esan: gorroto diskurtsorik ez! lehiaketari esker.

Lehiaketaren lan irabazleak esteka honetan ezagutu ditzakezu, baita beheko botoia sakatuz ere.

Musika eta bakarrizketa, Alarma Morea eta Almu Lasacrerekin

Horrez gain, Gasteiz en Conexión ekimenaren hamargarren edizioak kultur proposamen interesgarria izan du. Musika izan da blokeen arteko hari nagusia, eta Alarma Morea taldeak (Zumarragatik) hainbat kantu eskainiko ditu ekitaldian zehar, bere euskarazko errunba flamenko aldarrikatzailearen bertsio akustiko batekin, bikote formatuan.

Azkenik, Almu Lasacre umoregile, gidoilari eta podcasterrak amaiera borobila eman dio jardunaldiari, umore absurdo eta garratzez beteriko bere bakarrizketa antirrazistarekin, Gasteiz, Bartzelona, Madril edo Leioa bezalako hirietatik igaroko den biraren barruan.

Aurreko edizioetan bezala, eLankidetza – Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza izan du jardunaldiak.

ENTRADAS RELACIONADAS

Badator erakunde barneko Genero Jardunaldien hamargarren edizioa

Abenduaren 11n Bilborocken izango da Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta eLankidetzak urtero antolatzen dituzten genero jardunaldien X. edizioa. Maialen Ferreira kazetariak moderatutako solasaldi batean bilduko dira Klaudia Ugarte, Patricia Simon eta Suha Al Najjar.

Utzi erantzun bat