- Euskadiko GGKEen Koordinakundeak parte hartu du Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritzan, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin, Eusko Legebiltzarrarekin eta giza eskubideen zein lankidetzaren arloko erakundeekin batera.
- Urtarrilaren 22tik 31ra bitartean, Kolonbian izan da ordezkaritza, NARE Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsonen eta kolektiboen jarraipena egiteko.
- Bisitan zehar, euskal ordezkaritza herrialdeko gizarte erakunde eta giza eskubideen defendatzaile ugarirekin bildu da.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Eusko Legebiltzarra eta giza eskubideen eta kooperazioaren aldeko hainbat erakundetako (Alboan Fundazioa, Bakearen aldeko Mugimendua – MPDL Kolonbia, Zehar-Errefuxiatuekin eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea) ordezkaritza batekin batera, Kolonbiara egin du bidaia, NARE – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsona eta kolektiboen jarraipena egiteko. Programak 15 urteko ibilbidea bete du 2026an.
Euskal ordezkaritza 13 pertsonak osatu dute, Ainhoa Zugasti, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendaria buru. Irene Molero Gurrutxaga Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile orokorra Kolonbian izan da ere, segizioko kide gisa.
Bisita urtarrilaren 22tik 31ra bitartean garatu da, eta helburua izan da NAREn parte hartu duten defendatzaileen babesa eta laguntza indartzea, euskal erakundeen, legebiltzarraren eta elkarteen babesa ikusarazita. Horretarako, ekina izan da lan agenda, eta topaketak egin dira hainbat erakunderekin, besteak beste, Landa Garapeneko Nekazarien Elkartearekin (ACADER), Antiokiako Desplazatuen eta Emakumeen Elkartearekin (ADMA) eta Awá Herriko Emakume eta Familia Sailarekin. Bisitaldian zehar jasotako eskariak eta kezkak Kolonbiako erakunde publikoei helaraziko zaizkie gero. Bestetik, bilerak egin dituzte nazioarteko erakundeekin eta herrialdean dauden kidego diplomatikoko ordezkariekin.
Urtarrilak 22, osteguna
Segizioko kide batzuk Madrilgo aireportuan. Ordezkaritza Kolonbian dago jada urtarrilaren 22tik, ostegunetik, Bilbotik Bogotaraino bidaiatu ostean.
Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendari Ainhoa Zugastik nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak giza eskubideen eta nazioarteko elkartasunaren alde duen konpromisoa. Adierazi du funtsezkoa dela giza eskubideak defendatzen dituztenak babestea, eta horregatik indartu da aurten NARE aurrekontu handiagoarekin. Zugastik azaldu duenez, bisita konpromiso horren parte da: «Arrisku bereziko testuinguruetan defendatzaileei babesa eta laguntza ematea, eta tokiko erakundeekin lankidetza indartzea». Gainera, Euskadik demokraziarekin duen konpromisoa berretsi du, giza eskubideen defendatzaileen aurkako jazarpena, mehatxuak eta hilketak gaitzetsi ondoren.



Urtarrilak 23, ostirala
Jarduera ofizialaren lehen egunean, urtarrilaren 23an, ostiralean, euskal ordezkaritza Vivamos Humanos erakundeak koordinatzen duen Kolonbiako hego-mendebaldeko antolakuntza prozesuetako ordezkaritza batekin bildu da. Gainera, arratsaldean, euskal gizarte zibileko eta euskal erakundeetako ordezkariek Caucako Bizitzaren eta Giza Eskubideen aldeko Sarearekin biltzeko aukera izan dute.









Urtarrilak 24, larunbata
Urtarrilaren 24an, larunbatean, bisita ofizialaren bigarren egunean, euskal ordezkaritzak topaketa bat egin du Landa Garapenerako Nekazarien Elkartearekin (ACADER), Popayan metropoli-eremuko Cajibio udalerrian.




ACADER 2005ean sortu zen, deserrotuta eta desplazatuta dauden nekazarien eskubide politiko-sozialak, ekonomikoak eta kulturalak aldarrikatzeko borrokan bat egiten duten nekazariek osatua.
Bizitzaren, bakearen eta ingurumenaren defendatzaile gisa definitzen da, eta lurraren konkistaren aldeko borrokan, jatorrizko hazien erreskatean (herrien ondare gisa), ekoizpen organikoaren garapenean eta uraren, basoen eta elikadura-subiranotasunaren babesean
oinarritzen da.
Gerardo Orozco Sol, nekazarien gizarte eta komunitate liderra, zeinak NAREn parte hartu zuen 2024an, jagoleen (nekazarien zaindariak) koordinatzailea eta CajibÃoko Etnien eta Kulturen Arteko Bizitzaren Lurraldeko ordezkari politikoa da (TEVIIC). Nekazarien sektorea ordezkatzen
du Cartón de Colombia aurrean lurrak berreskuratzeko prozesuan (Smurfit Westrocken filiala, lehen Smurfit Kappa).
Gainera, nekazarien nortasuna indartzeko lan egiten du, formazio politikoaren, elikagaien ekoizpenaren eta Cajibio, Tambo eta Popayán lurraldeetan komunitate indigena eta nekazariekin hartu-emana izatearen bidez (Caucako Departamentua).
Horren guztiaren ondorioz, talde armatu legal eta ilegalek, Smurfit Westrock multinazionalarekin batera, komunitateen gizarte-ehuna sistematikoki hausten dute eta nekazariei lurrak kentzen dizkiete, arriskuan jarriz ACADERen lana eta kideen osotasun fisiko eta psikologikoa, mehatxu, estigmatizazio, profil eta jazarpen ilegalei aurre egiten dietenak.
Urtarrilak 25, igandea
Bestalde, urtarrilaren 25eko goizean, Caucako Indigenen Eskualde Kontseiluarekin (CRIC) eta Justizia eta Bakearen aldeko Eliz arteko Batzordearekin (CIJP) bildu dira. Arratsaldean, euskal ordezkaritza Popayanetik Medellin hirira joan da, Antioquia departamenduan.
Caucako Indigenen Eskualde Kontseilua – Consejo Regional IndÃgena del Cauca (CRIC)
Justizia eta Bakearen aldeko Eliz arteko Batzordea – Comisión Intereclesial de Justicia y Paz (CIJP)
Urtarrilak 26, astelehena
Medellinen jada, astelehen goizean, urtarrilaren 26an, euskal ordezkaritzak topaketa bat egin du Antioquiako Emakume eta Desplazatuen Elkartearekin (ADMA), San Martzial Aterpetxean.
ADMAk prozesu komunitarioak gidatzen ditu hainbat arlotan: etxebizitza duina eskuratzeko (240 familia onuradun baino gehiago), baita hiri-baratzeen eta tailerren bidezko emakumeen ahalduntze ekonomikorako ere. Gainera, legegintza-eragina du 2011ko 1448 Legearen formulazioan (Biktimen eta Lurrak Itzultzearen Legea).
Anaidalyt Delgado Lezama lider soziala da, Kolonbiako gatazka armatuaren biktimen aldeko antolaketa-prozesuetan eta eragin politikoko prozesuetan 15 urte baino gehiagoko ibilbidea duen bake-eraikitzailea. Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzearekiko konpromisoagatik aitortu diote bere lana eskualde eta nazio mailan, indarkeriak gogorren jo duen lurraldeetako batean: Antioquiako Bajo Caucan.
Lau aldiz jarraian Medellingo Biktimen Udal Mahaiko koordinatzailea izan da, memoria historikoaren kanpainak gidatuz, erakunde arteko artikulazioa sortuz eta justizia trantsizionaleko batzordeetan parte-hartze aktiboa sustatuz. Ordezkari nazionala izan zen Bolivar Plazako Biktimen Plantoian (2017), eta Bake-Barruti Iragankor Bereziak onartzea eskatu zuen Cauca Behereko Bake-Kurulerako hautagaia ere izan zen 2023an, lurrak itzultzera, gizartelidergoa defendatzera eta nekazarien meatze-ekonomiaren eredua indartzera bideratutako proposamenak ikusaraziz.
Bestalde, arratsaldean zehar, euskal segizioa eskualdeko erakundeetako ordezkariekin bildu da, Medellingo Memoriaren Etxe Museoan. Bileran, Eusko Legebiltzarreko ordezkariek opari bana eman diete Nazio Batuen Egiaztatze Misioari eta Medellingo agintariei.
Antioquiako Emakume eta Desplazatuen Elkartea – Asociación de Desplazados y Mujeres de Antioquia (ADMA)
Erakunde arteko bilera – Memoriaren Etxe Museoa






Urtarrilak 27, asteartea
Hurrengo egunean, urtarrilaren 27an, asteartean, euskal ordezkaritzak bi bilera egin ditu Cinep/PPP Herri Hezkuntza eta Ikerketa Zentroa / Bakearen aldeko Programaren bulegoetan. Alde batetik, bake programako eduki eta bozeramaileen ordezkaritza batekin.
Bestalde, Awá Herriko Emakume eta Familia Kontseilaritzako ordezkariekin. Emakume eta Familia kontseilaritzak awá emakume eta familiak ondo bizitzeko mekanismoak sustatu, garatu eta bultzatzen ditu, prozesuak antolatuz erakundeko kontseilaritzekin, nazioarteko lankidetzarekin eta nazioko, saileko eta udaleko gobernuekin. Honako ekintza hauek egiten ditu: emakumeari eta familiari eragiten dieten kasuen aurrean gatazkak 6 konpontzen lagundu; Estatuko erakundeetan eta nazioarteko lankidetzan kudeatu eta eragin; awá emakumearen kultura-nortasuna indartu antzinako jakintzak transmititzeko gehiengoen topaketen bidez; eta generoan oinarritutako indarkeriak prebenitu, babeserako bakeestrategiak eraikiz.
Cinep/PP





Emakume eta Familia Kontseilaritza (Awá Herria)






Urtarrilak 28, asteazkena
Urtarrilaren 28an, asteazkenean, euskal ordezkaritza Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoko ordezkariekin, Herriaren Defentsa Erakundearekin, Desagertutzat Emandako Pertsonak Bilatzeko Unitatearekin (UBPD) eta Bakerako Jurisdikzio Bereziarekin (JEP) bildu da.
Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoa





Herriaren Defentsa Erakundea


Desagertutzat Emandako Pertsonak Bilatzeko Unitatea (UBPD)








Bakerako Jurisdikzio Berezia (JEP)





Urtarrilak 29 eta 30, osteguna eta ostirala
Kolonbiako gizarte zibileko eragile eta erakundeekin egindako topaketen azken bi egunetan, urtarrilaren 29an (osteguna) eta urtarrilaren 30ean (ostirala), Kolonbiako giza eskubideen egoeraren jarraipena egiteko euskal ordezkaritzak hainbat bilera instituzional egin ditu, besteak beste, Kolonbiako Barne Ministerioarekin, Espainiak Kolonbian duen enbaxadarekin eta AECIDekin, eta Normalizaziorako Agentziarekin (ARN).





Urtarrilak 31, larunbata
Azkenik, Bogotatik Bilbora itzuli aurretik, euskal ordezkaritzak ohar publiko bat zabaldu du «gatazka armatuaren degradazioaz» ohartarazteko eta «bakearen eta giza eskubideen aldeko konpromisoa» berresteko.
Ordezkaritzaren osaera
Eusko Jaurlaritza
- Ainhoa Zugasti Bilbao, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria
- Alma MarÃa Fernandez Alonso, Komunikazio aholkularia
- Francisco Javier Cortés Fernández, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria
- Maite Garmendia Eginoa, lankidetza teknikaria
Eusko Legebiltzarra
- Mikel Aruabarrena Azpitarte, Euzko Abertzaleak – Nacionalistas Vascos (EAJ-PNV)
- Oihana Etxebarrieta Legrand, Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
- Jorge Juez Ortiz, Socialistas Vascos – Euskal Sozialistak (PSE-EE)
- Juan Carlos Areizaga Hernández, letradua
Lankidetza eta giza eskubideen arloko erakundeak
- Irene Molero Gurrutxaga, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile orokorra
- Cristina Maoño Portilla, Alboan Fundazioa
- Damary Margarita Ballestas León, Movimiento por la Paz (MDPL Colombia)
- Javier Canivell Fradua, Zehar-Errefuxiatuekin elkartea
- Leire Lasa Fernández, Zehar-Errefuxiatuekin elkartea
NARE: 15 urte giza eskubideak defendatzen dituztenen defentsan

15 urteko ibilbidearekin, NARE erreferente gisa finkatu da giza eskubideen defendatzaileen babesean, besteak beste, Kolonbian, Guatemalan, Perun eta Hondurasen egindako jarraipen bisitekin. Denbora horretan, Kolonbia, Guatemala, Honduras, El Salvador, Ekuatore Ginea, Peru, Nikaragua eta Saharatik etorritako 41 ekintzaile baino gehiago hartu ditu.
Kolonbiaren kasuan, erakunde indigenekin, nekazariekin, hiriekin eta afrikar ondorengoekin batera lan egin da.
Askotariko eragileen lankidetzari eta eskualde desberdinetako pertsonen eta kolektiboen parte-hartzeari esker, NARE erreferente gisa finkatu da giza eskubideen defendatzaileen babesean. Hainbat erakunderen lankidetzari esker, programak babes sendoa izan du. Bere helburu nagusia atsedenerako eta aldi baterako zaintzarako espazio bat eskaintzea da, giza eskubideen alde egiten duten lanagatik etengabeko jazarpen eta mehatxu egoeretan bizi diren pertsonen indartze fisiko eta emozionala ahalbidetzeko, bai eta babes eta elkartasun politikorako sareak zabaltzea ere.
Azkenik, bisita amaitutakoan, ondorioak eta gomendioak biltzen dituen txosten bateratu bat egiten da, Eusko Jaurlaritzaren, Eusko Legebiltzarraren eta gizarte erakundeen babesarekin. Dokumentu hori publikoa da, eta giza eskubideen defendatzaileak babesten jarraitzea du helburu.



